San Martin: azoka, abereak, herri kirola,... eta jai egun handia
Ermuan San Martin nekazaritza azokaren XXVI. edizioa izango dugu bihar, Euskal Birusa Elkarteak antolatua herriko hainbat talde eta lagunen laguntzarekin. Azokan bihar nekazarien 38 postu, artisauen 17 eta ikastetxeen 4 izango dira bisitatzeko. Aurtengoan ere, abere erakusketa izango dugu Valdespina markesaren parkean.
Honetaz gain, ermuarrek zein inguruko bisitariek; txistulari, soinujole eta dultzaineroen kalejirak, taloak, herri kirolak, Kulkiren umeentzako jokoak, Astobusa, Luhartz taldearen erromeria, larraindantza...eta horrek guztiak Ermuan eragingo duen giro apartarekin gozatu ahal izango dute.
Azokaren mamia oinezkoentzako hirigunea izango da, trafikoan eragin gutxi izanik. Lapurretan ibiltzen direnei aurre egiteko operatiboa izango
San Martineko azokaren ospakizunak aldaketa txiki batzuk ekarriko nahiz eta aurten trafikoan eragin gutxi izango duen. Izan ere, Probaleku, Baldespina Markesa, Zubiaurre eta Komentukoa kaleak itxita oinezkoentzakoak baitira. Azokaren eta ospakizunaren muina zonalde horretan egongo baita.
Halaber, Udaltzaingoak Zubiaurreko aparkalekua –merkatu txikia jartzen den lekua- itxita eta erreserbaturik mantenduko du azokara ganaduarekin eta generoarekin datozenentzat. Hortaz, aparkalekua, bihar arratsaldera arte itxita izango dela kontutan hartu. Taxien geltokia Probalekutik Baldespinara lekuz aldatu da.
Udaltzaingoak azoka eguna del aeta zerbitzuak indartu egin ditu. Agente gehiagok lanean jardungo dute. Agenteak hirugune erdian ibiliko dira edozein gorabehera edo kontsultari erantzuteko prest. Halabaer, kalez jantzitakorik ere izango ditugu, jendetza biltzen denean lapurretara dedikatzen direnei aurre egiteko. El aparcamiento de Okin-Zuri etará destinado a los/as productores/as que participan en la feria, por lo que quedará cerrado al público hasta la tarde del sábado, una vez finalizada la feria.
Udaltzainek honako gomendioak eman dituzte: adi ibiltzea eta ez fidatzea. Konfiantza ez da jarrerarik onena. Lapurretarik gehienak ez dira bat batekoak, baizik intentzio hori izan duten talde profesional eta antolatuen emaitza. Kutxazainera joatekotan, bulego barruan eta itxita daudenak erabiltzea; ezezagunen aurrean dirurik ez ateratzea eta bakarrik ez joatea eskatzen dute. Itxi ezin daitezkeen poltsarik ez erabiltzeko hobesten dute eta, ahal dela, gurutzatua edo aurretik eta begi bistan izatea. Sosak barruko leku itxietan eta behar dena baino gehiagorik ez. Inoiz kopuru handirik. Halaber, bitxiak edo erloju garestiak soinean ez eramateko ez janzteko egun horietan. Bultzakada nahiz mugimendu susmagarrien aurrean -bosteko edo besarkadak emateko keinuen aurrean- adi mantentzeko eta, ahal dela horiek ekiditeko gomendatuz.
Loturaren bidez azaroaren 14an egongo den programazioa ikus daiteke.
Euskal Birusak bere eskerrona agerrarazi die laguntzaileei
Zortzigarren “San Martin” txapelketa bikotekako aizkolarientzat jokatuko igandean. Txapelketa kirol zinegotzigoak antolatu eta ordaindu du. Herri-kirol jaialdi hau San Martin kulturalaren barne txertatzen da. Txapelketa herriko plazan –Orbe Kardinalarenean- jokatuko da, eguerdiko hamabi eta erdietatik aurrera. Euria egingo balua, txapelketa eta jaialdia Aritzmendi pilotalekuan eginen da. Txapelketa aizkolarientzat izango den arren, ondoren erakustaldia egingo da herri kiroleko beste modalitate batzuek ere ikusi ahal izango ditugularik.
Kartelean iragartzen denez, aizkolariak bikoteka arituko dira. Bikote horiek ondoko kirolariek osatuko dituzte: Zaldua-Txikon, Bihurri-Mujika eta Zubizarreta-Iñaki Kintana. Bikote bakoitzak lodiera ezberdineko zortzi enbor moztu beharko ditu, ahal duen azkarren.
Jarraian, harri-jasotzaileek erakustaldia egingo dute. Erakustaldian Agustin Arrutik ‘Landarbidek’, Joseba Ostolazak eta Udane Ostolazak hartuko dute parte.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik