2015eko San Martin azoka gogoangarria iruditan

16.11.15
Euskara

 2015eko San Martin eguna iragana da, jada gure oroitzapenean dugu. Jendetza izugarria bildu zen Ermuan beste behin ere. Jende uholdea kale eta plaza guztietan. Eguraldia lagun izan genuen goizetik gauera bitartean. Euskal Birusa elkarte antolatzaileak beste behin asmatu egin du eta, harro egon daiteke. Hogeita sei urte bete arren azoka inoiz baino osasuntsuago dago, sasoi betean. Gazteek oso gustura hurbildu dira aurtengoan ere elkarlanera, beraz jarraipena ziurtatuta dago.

Egitarauan jasotako jarduerak primeran atera zen. Jendetza eta giroa demasekoak izan ziren egun osoan zehar, martxari eutsiz goizetik hasi eta gauera bitartean. Jendeak ez zuen eguna amaitzerik nahi, ez eta erretiratzerik nahi. Sagardo eta txakolin litro asko edan ziren; baita ere erretako saihets pintxo eta talo mordoa jan ere. Txikuri eta txosnek ezin hobeto bete zuten beren zeregina. Bazter guztietan izan zen giro alaia.

Artisauen produktuak primeran eta eroso ikusi ahal izan ditugu aurten Santiago plazatxoa gainditu eta Baldespina kalera zabaldu ondoren, plaza nagusi eta abereen kokapenerako zubi eta lotura eginez. Edizio honetan artaldearen jaitsiera eta igoera ikusi ahal izan genuen. Baldespina parkera bildutako etxeko abereen erakusketa izan ziren, ume gazte nahi pertsona helduen gozamena eragin zuelarik. Txerri-ama eta txerritxo txikiek ikusleen samina piztu zuten. San Martineko plazan, gazteen giroa izan zen nagusi, ‘Kulki’ taldearen jolasekin eta herriko ikastetxetako salmenta postuekin. Konbentukoan herri kirolen erakusketa izan genuen eta idi parea gurdiarekin Probalekuko hasieran nagusi izan zen, jendearen gozamenerako.

Plaza eta Probalekuko postuetan gure baserrietako produkturik onenak ikusi eta erosteko aukera izan genuen. Erakusleiho lehiaketan sariturik izan dira Mayte urdaitegia eta Solozabal tabako denda.

Bi hitzetan esanda, Ermuak egun berezietako giro aparta bizi izan zuen. Urterik urte, gero eta gehiago baitira egun horretan familia edo lagunekin hitzordua gordetzen dugun ermuarrok, elkartu eta kalean gozatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik