Guztiok batera emakumeenganako indarkeriaren aurka

25.11.15
Berdintasuna

Emakumeen kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dugu gaurkoa, eta Ermuan hainbat ekintza izango dira gaitz horren aurkako konpromiso aktiboa erakusteko.

Udalbatzak aho batez onartu zuen gaiaren inguruko instituzio adierazpena, pasatu den urriaren 28ko Informazio batzordean. Bertan, dagozkion eskumenen barruan, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren eta tratu onen aldeko udal politika aktiboak, osoak eta koordinatuak lantzeko zina egin du Ermuko Udalak.

Gainera, 19:00etan Orbe Kardinala plazan egingo den kontzentraziora gonbidatu ditu hiritarrak udal gobernuak. Udaleko Berdintasun Sailak antolatu du manifestazioa, indarkeria matxista gaitzetsi eta biktimei elkartasuna adierazteko.

Bestalde, iluntzean, barrutik lila kolorez argituko da udaletxea, argia kaleetatik ikusteko moduan. Udalak, era berean, puntu lilaren erabilera babestu du, emakumeen aurkako indarkeriaren sinboloa baita. Irudi hori publikoki erakusteak indarkeriaren aurkako konpromiso aktiboa erakusten du.

Beldur Barik sari banaketa

Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Ermuko Beldur Barik lehiaketako sari banaketa izango da Lobiano Kultur Gunean. Bi sari izango dira guztira, kategoria bakoitzeko onenari 300 euro, eta parte-hartzaile guztien lanak ikusteko aukera izango da.

Azaroaren 25eko ekintzen programa osoa, hemen. Manifestatu zaitez, esan ezetz emakumeen aurkako indarkeriari!

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko