Euskaraz ikastetik, Euskaraz bizitzera

25.11.15
Euskara

Ermuko gizartea gero eta elebidunagoa da. Baina euskararen erabilera hobetu beharrekoa da oraindik ere, adibidez eskola barruan ikasitakoa aisialdian erabiltzen. Gaztetxoek aisian aritzen direnean hezitzaile –begirale bat daukate inguruan eta arduradun hori talde horretan euskararen presentzia eta erabilera bermatzeko giltza da.

Horregatik, haurrekin eta gazteekin lan egiten duten hezitzaileen bitartez eta euskararen ohiko erabilera bultzatzeko xedez, (hizkuntza errutinen bidez, aholkuen bidez…) Ermuko Udal Euskara Sailak urrats eta aholku sorta dakartzan gida argitaratu berri du. Urrats eta aholku horiek txertatzeko errazak dira eta kirol, kultura, aisia edota eskoletako jantokietan lan egiten duten hezitzaile edo begiraleentzat guztiz egokiak. Helburua, euskararen gizarte erabilera sustatzea.

Horretaz gain, eskola orduz kanpoko jardueretan euskararen erabilera sustatu dadin, Haur eta gazteekin aritzen diren hezitzaileei begira formazio saio bat antolatuko da, Itziar Larzabal hezitzailearen eskutik. Hori larunbata honetan izango da, azaroaren 28an, Lobiano Kulturgunean goizeko 10:00etan.

Formazio saio hori, doakoa da eta gaiarekiko gutxieneko sentsibilizazioa duten talde eta pertsonei zuzendua dago. Bertaratzen diren guztiei gida emango zaie.

Saio horren bidez irizpideak eta estrategiak eskaintzea bilatzen da. Zergatik sustatu euskararen erabilera eskola orduz kanpoko jardueretan? Zer egin? Zer ez egin? Zein dira oinarrizko estrategiak? Saio hauetan edozein hezitzailek parte har dezake aisialdian, kirolean edo beste jardueraren batean aritzen direnek.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko