Juan Carlos Colina gogoan izango, herri omenaldian

27.11.15
Kultura eta Gazteria

Herriko antzerki taldeek eta lagunen batzordeak Juan Carlos Colina gogoan izan eta aintzat hartzeko ekitaldia antolatu dute datorren asterako –abenduaren 1eko martitzenerako-, zeina Antzokian gauzatuko den arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera. Azken hamazortzi urteetan Ermuko Antzerki Taldeko zuzendaria, udalaren ohiko kolaboratzailea eta herriko kultura eragile garrantzitsua izan dena, Donostian hil zen astelehenean minbizia jota, 54 urte zituenean.

Colina zendu izanak atsekabea eragin du Ermua guztian, kultura alorrean hutsune galanta utziz eta, samintasunez oroitu izan zabalak eragin du herrian egingo zaion omenaldia. Colinak arrasto nabarmena utzi du gure herriko kulturgintzan antzerki irakasle, zuzendari, ekintzaile eta enpresaria izan baita. Propio bultzatu zituen nahiz herriko talde eta elkarteek sustatutakoetan izan zuen inplikazioak eta bere izaerak, merezitako ekitaldia prestatzea ahalbidetu du.

Udala herrian zabaldu den saminean murgilduta dago, Juan Carlos hain azkar zendu eta utzi izan duen hutsuneagatik. Bereziki udal kultura saileko lankideak, erabat atsekabeturik baitaude. Kulturako lankideak Juan Carlosekin bat eta harengandik oso hurbil lan egin izan dutenez, haren heriotza izugarrizko galeratzat hartu dute. Colinaren giza baloreak eta edozein proposamen aurrera ateratzeko zuen gaitasunak gure udalerriko kultura dinamizatu eta aberastu izan duelako bere lanarekin. Ermuak beso zabalik hartu zuen gurera etorri zitzaigunean, Colinak nekerik gabeko bere lan eta dedikaziorekin ordaindu digularik.

Juan Carlos Colinak egindako lana jasotzen dituzten hainbat albiste:

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu