BizHirik azoka: egokitu zure etxea, hobetu zure bizia
Gure etxebizitzan bertan bizi-kalitatea hobetzeko konponbide teknikoak erakusteko azoka
Ermuko Udalak eta herriko ‘Spara’ kooperatibak azoka tematikoa antolatu dute, non erakutsiko duten gure etxebizitzak erreformatu edo egokitzeko ditugun aukera teknikoak eta, horien bidez eta zeharka, gure bizi-kalitatea hobetzeko. Hori guztia ikusi eta ezagutzeko aukera izanen dugu, ostegunetik igandera bitartean –biak barne- gure herrian izan dugun azokan. Premia sozio sanitario bereziak dituzten pertsonentzat, zaintzaileentzat eta familientzat egun merkatuan dauden eta gure esku ditugun konponbide tekniko eta baliabideak erakutsiko dizkigu Sparak, gure neurrira egokitutako etxe edo erreformaz gozatzeko. Ekimenari ‘BizHirik’ izena jarri diote, euskarazko bi hitz uztartu eta horiekin jokatuz, hiri biziaren pentsamendu edo ideia kontzeptualki adierazteko. Abenduaren 10etik 13ra bitartean Izarra Centren aukera guztiak bildu eta erakutsiko dizkigun azoka izanen dugu ikusgai, eta ez nolanahikoa, tamaina errealean eta benetako elementuekin, bisita gidatuak eta diziplina anitzeko adituen hitzaldiak.
Gure etxebizitzetan bertan bizi-kalitatea hobetzeko konponbideen azoka honek, erreformak egiteko ditugun aukera teknikoak, aparailuak, tresnak eta gainerako elementuak bilduko ditu, premia sozio sanitario bereziak dituzten pertsonek ez ezik, familiako guztion bizi-kalitateak gora egin dezan.
Gure udalak aurtendanik Ordenantza indarrean dauka, zeinak etxebizitzan profil hori duten kideak izanagatik egokitzapenak egiten dituzten diru-laguntzak jasotzeko prozedura arautzen duen. Horrez gain, Tecnaliarekin bat “Etxebizitzan interbenitzeko liburuxka” prestatu zuen, non hobekuntza eta erreformak modu estandarrean egiteko modua zein den jaso eta adierazten duen.
Konponbideen azoka honen helburua gure etxebizitzak kolektibo horren beharrei zuzen eta eraginkor egokitzeko ditugun benetako aukerak –errealak: ikusi eta ukitu ahal izango direnak- zeintzuk diren erakustea.
Azokak bi atal berezitu eta osagarri izango ditu. Batetik, erakusketa gunea non eskalan egindako egokitzapen errealak erakutsiko diren. Bestetik, diziplina anitzetako adituek emango dituzten hitzaldiak eta aurkezpenak.
Erakusketaren espazio banaketa
Erakusketak 5 gune berezi izango ditu. Espazioek ibilbide ordenatua eratuko dute azokan zehar, bisitariak irtetean ideia eta kontzeptuaren idei argia izan dezaten.
- Gune sentsoriala: honetan hainbat pertsonek eguneroko jarduerak egiteko dituzten zailtasunak esperimentatu ahal izango ditugu gure azalean.
- Etxebizitza egokitua: Benetako eskalan dagoen pisua aurkituko dugu, non egun etxebizitzan egokitzeko ditugun aukera anitzak bildurik izango diren. Aipatu izan dugun Etxebizitzan interbenitzeko eskuliburuan jasotzen direnak ikusi ahal izango ditugu, besteak beste, espazioak birbanatzeko aukerak eta irizpideak; bainuko elementuak birkokatzea,alarmak jartzea, abisuak, eta beste gauza asko.
- Logela-bainua-dutxaren transferentzia: Kapazitate eza dutenentzat korapilatsua da bainatu eta garbitzea, pertsonak berak edo laguntzen dioenak egin beharreko joan-etorri edo mugimenduengatik, komunetik bainu edo dutxara, esaterako. Horregatik, garrantzitsua da irisgarritasunari mesede egingo dioten obrak egitea edota mugitzeko lagungarri izango zaizkigun gailuak –sabaiko garabiak- jartzea.
- Eguneroko bizitzaren espazioa: atal honetan aparailu, elementu eta tresna anitz izango ditugu, bizia errazago egiten lagunduko digutenak. Eszenatoki txiki bat ere izango da bertan, erakusten denaren funtzionamendua nolakoa den frogatu ahal izateko.
- Errehabilitazio-kudeatzailea: aretotik atera aurreko gunea izango da. Bertan etxebizitzak erreformatzeko dauden diru-laguntzen berri emango da, kasu bakoitza gauzatzeko neurri egokien inguruko aholkularitza teknikoa eta, batez ere, azalduko etxebizitzan etorkizunari begirako obra arrakastatsuak lortzeko jarraitzea gomendagarri diren pausoak.
Donostiako sustapen sailak konponbideen pisua utzi du, horretan bainuaren eta logelaren arteko konexiorik onena zein izango litzakeen ikus daiteke.
Erakusketa zabalik izango den ordutegia:
- Abenduaren 11n, ostirala 17.00etatik 20.00etara
- Abenduaren 12 eta 13ko, larunbata eta igandean, goizez 10.30 etatik 13.30etara eta arratsaldez 17.00etatik 20.00etara.
Argibide gehiago
Azoka eta jardunaldien inguruko programaren berri eman zaie 50 urtetik 80er bitarteko ermuarrei. Horrez gain, gauza gehiago jakin daitezke eta parte hartzeko izena eman ekitaldirako prestatu den bizhirik.ermua.es" title="hautatu gainean lasterbideari jarraiki eduki leiho berri batean ireki eta ikusteko" target="_blank">bizhirik.ermua.es webgunean; bizhirik@udalermua.net e-postontzian eta baita 615 99 28 23 telefonora deituta ere. Datozen egunetan webgunean informazioa zabaldu eta gehituko da, eguneratuz eta baita sare sozialen bidez hedatuz. Adi izan!
Azpian programa eta hitzaldien inguruko argazki batzuk uzten dizkizuegu.
Lotutako albisteak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko