Aitor Hernandezek hiru podium lortu ditu asteburuan

09.12.15
Kirolak

Aitor Hernandez txirrindularia hirutan igo da podiumera amaitu berri dugun asteburu eta zubian, beste horrenbeste proba korritu eta gero. Ermuarra bi Asteasu eta Beasaingo lasterketetan garaile izan da eta Igorren jokatutakoan bigarren, Felipe Orts valentziarraren atzetik helmugaratu ondoren.

Ez da emaitza makala, ez horixe, espezialitateko nahiz gainerako kirolari gutxik egin baitezakete horrelakorik. Atzokoan jokaturiko Beasaingo Ziklo krosean denboraldiko hamaikagarren garaipena lortu zuen. Domenkan aldiz, Igorren jokatutakoan, eliteen sailkapen orokorra ziurtatzea lortu zuen, Espainia Kopan puntuagarri zen azken aurreko proba baitzen.

Aste honetan Hernandez Valentzian izango da, igandean bertan jokatuko baita nazioarteko ziklo krosa. Espainiako Koparen azkena izango, titulua nori egokitzen zaion erabakitzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da