Gure etxea eta bizia hobetzeko ditugun aukerak erakutsiko dizkigute BizHirik azokan

10.12.15
Gizartea

Ofizialki azoka zabaldu da gaur eta ekimenak adituen hitzaldi interesgarriak eta erakusketa uztartzen ditu, azken horretan neurri erreala duen etxebizitza tipo batean egindako egokitzapenak erakusten diren. Azoka gaurtik igandera bitartean zabalik izanen da, hori ezagutzeko ordu erdiko bisita gidatu eta doakoak ditugularik aukeran.

Ermuko Udalak eta herriko ‘Spara’ kooperatibak elkarlanean antolatu duten azoka tematikoa aurkeztu dute gaur eguerdian, non gure etxebizitzak erreformatu edo egokitzeko ditugun aukera teknikoak eta, horien bidez eta zeharka, gure bizi-kalitatea hobetzeko ditugun aukerak bildu dituzten. Azoka zabalik dago, herriko alkateak, gizarte eta kultura udal zerbitzuetako zuzendariak eta kooperatibaren administrazioko arduradunak aurkezpena egin ondoren.

Carlos Totorikak ‘bizitzeko herri abegitsuagoa izateko lanean jarraitzeko Ermuaren konpromisoa’ azpimarratu izan du. Esan duenez, ‘Udalaren ustez zerbait egin behar du erakundeak bizi dugun gizarte aldakorrarena urrean konponbideak bilatzeko lanean laguntzeko eta, horren haritik, hirua lorretan lan egin nahi dugu: ekonomian, aukera keta enpleguak hobetzeko; alor industrialean enpresan ahiz ekintzaileei laguntzeko eta, zerbitzu azkarragoan eta koste gutxiagokoak izan daitezen laguntzeko, laburbilduz gizartearen aldaketei aurre egiten laguntzea’. Segidan ordezkariak esandako hitzak uzten dizkizuegu, horiek hamar minutu irautendituen mp3 formatuko audioan ditugularik, gure Ivoox kanal korporatiboaren bidez.

Merche González de Celisek ekimena Ermuko 2012-2015 tarteko Plan soziosanitario esperimentalaren baitan kokatu du. Zuzendariak azaldu duenez esku-hartze sozialeko espazio berria da, zerbitzuetako sektore biren bat egite eta osagarritasunaz ematen dena: soziala eta sanitarioa, behar konplexuak dituen biztanleriak jarraiko atentzioa eskatzen duena. Testuinguru horren baitan erabatekoak diren faktore hainbat adierazi ditu; zahartzea, kronikotasuna eta dependentzia, bizitza estilo berriak barneratu dituen ereduan: eta ondorioz zaintza lan sanitarioan nahiz familiakoan aldaketak ekarri dituenak bararekin bat. Mertxek azalpena egiteko erabili duen laburpena uzten dizuegu pdf formatuan.

Elena Calvinok, azkenik, azokaren programa zabala aurkeztu du eta lau egunetan gozatzeko aukera izango dugun jarduera hainbat azpimarratu. Ermuarrok asteburu honetan hitzordua dugu Izarra Centren, non gure egoitza edo etxebizitzaz gozatzeko proposamen berritzaile eta arrazoizkoenak ikusi ahal izango ditugun.

Hori guztia ikusi eta ezagutzeko aukera izanen dugu, ostegunetik igandera bitartean –biak barne-. Premia sozio sanitario bereziak dituzten pertsonentzat, zaintzaileentzat eta familientzat egun merkatuan dauden eta gure esku ditugun konponbide tekniko eta baliabideak erakutsiko dizkigu Sparak, gure neurrira egokitutako etxe edo erreformaz gozatzeko. Ekimenari ‘BizHirik’ izena jarri diote. Abenduaren 10etik 13ra bitartean Izarra Centren aukera guztiak bildu eta erakutsiko dizkigun azoka izanen dugu, eta ez nolanahikoa, tamaina errealean eta benetako elementuekin prestaturikoa, bisita gidatuak eta diziplina anitzeko adituen hitzaldiekin batera. Guztia herrian eta dohainik.

Gure udalak aurtendanik Ordenantza indarrean dauka, zeinak etxebizitzan profil hori duten kideak izanagatik egokitzapenak egiten dituzten diru-laguntzak jasotzeko prozedura arautzen duen. Horrez gain, Tecnaliarekin bat “Etxebizitzan interbenitzeko liburuxka” prestatu zuen, non hobekuntza eta erreformak modu estandarrean egiteko modua zein den jaso eta adierazten duen.

Konponbideen azoka honen helburua gure etxebizitzak kolektibo horren beharrei edo zahartu izanagatik datozkigunei zuzen eta eraginkor egokitzeko ditugun benetako aukerak –errealak: ikusi eta ukitu ahal izango direnak- zeintzuk diren erakustea.

Azokak bi atal berezitu eta osagarri ditu. Batetik, erakusketa gunea non eskalan egindako egokitzapen errealak erakutsiko diren. Bestetik, diziplina anitzetako adituek emango dituzten hitzaldiak eta aurkezpenak. eta aholkularitza.

Erakusketa zabalik izango den ordutegia:

-     Abenduaren 11n, ostirala 17.00etatik 20.00etara

-     Abenduaren 12 eta 13ko, larunbata eta igandean, goizez 10.30 etatik 13.30etara eta arratsaldez 17.00etatik 20.00etara.

Argibide gehiago

Gauza gehiago jakin daitezke bizhirik.ermua.es webgunea bisitatuz; bizhirik@udalermua.net e-postontzira idatziz eta baita 615 99 28 23 telefonora deituta ere. Datozen egunetan webgunean informazioa zabaldu eta gehituko da, eguneratuz eta baita sare sozialen bidez hedatuz. Adi izan!

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
20.05.25
Ermuak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasearen hirugarren saioa hartuko

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko