Liburu digitalak doan deskargatzeko zerbitzua ezagutzera emateko kanpaina
Udal liburutegiak, KZ Gunearekin eta Ermuko Merkatarien Elkartearekin elkarlanean, orri-markatzaileak banatuko ditu liburu digitalen mailegu zerbitzuari buruzko informazioa emateko. Zerbitzu horrek eLiburutegia du izena, eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean jarri da martxan liburu digitalak doan eta modu legalean deskargatu ahal izateko.
Ermuko liburutegiak eskaintzen du zerbitzua, baina KZ Gunea da erabiltzaileei laguntza ematen diena, euren gailuetan (ordenagailu eramangarriak, e-readerrak, tabletak, smartphonak…) sistema erabili ahal izateko. Bestalde, irakurketarako gailu elektronikoak saltzen dituzten denden hartuko dute parte kanpainan, euren bezeroen artean orri-markatzaileak banatuz.
Liburuen mailegu zerbitzu digitala erabiltzeko baldintza bakarra Ermuko liburutegiko edo sareko beste edozeinetako bazkide izatea da. Laguntza pertsonalizatua behar izanez gero, Teresa Murga eraikineko KZ Gunera jo beharko da.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat