‘Bularretik mintzora’ irakurketa kluben hirugarren saioa

11.12.15
Udal Liburutegia

Euskara Sailak eta Udal Liburutegiak antolatutako “Bularretik Mintzora” irakurketa klubetako hirugarren saioa izango da bihar, larunbata. Hiru eta zortzi urte bitarteko umeei eta euren gurasoei zuzendutako irakurketa klubak dira, eta orain dela 5 urte hasi ziren antolatzen Ermuan. Harrezkero, arrakasta handia izan dute.

Ekimena bi adin tartetan banatzen da: 3 eta 5 urte bitarteko umeentzako irakurketa kluba, batetik, eta 6 eta 8 urte bitartekoentzako kluba, bestetik. Hilean behin egiten da, larunbatetan, Lobiano Kultur Gunean. Goizeko 11:00etan 3 eta 5 urte bitartekoen kluba biltzen da, eta 12:15ean, 6 eta 8 urtekoena. Saio guztiak euskaraz egiten dira.

Saioetako dinamizatzailea Galtzagorri Elkarteko Lur Korta da. Saio bakoitzean “liburu izarrak” eta horiei buruzko proposamenak aurkezten dira talde txikietan. Gainera, haurrei eta euren gurasoei beren  “liburu maiteak” aurkezteko aukera ematen zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat