Aitor Hernandez seigarren izan da Valentzian, gizaki dela agerian utziz
Aitor Hernandez (Specialized-Ermua Impulso etxeetako txirrindularia) seigarren postuan helmugaratu zen atzo Valentzian jokatutako nazioarteko XX. Ziklokrosean. Lasterketa Espainia Kopako puntuagarri zen azken proba zen eta garailea, lurralde hartako Felipe Orts izan zen. Ermuarrak ez zuen egun ona bizi izan bizikletaren gainean, espero baino askoz gehiago sufritu baitzuen. Ezaugarri duen erregulartasunik ez zuen atzokoan eduki eta ezin izan zuen bete espero zuen lasterketa. Hala ere, elite taldean Hernandez Espainia Kopako irabazle da.
Proba amaitu eta gero, Aitor atsekabean zintzotu egin zen: “Ez dut egun onena izan. Hasieran bigarren izan naiz, jarraitzaile taldearen buru, baina gero atzean utzi naute eta akats teknikoa izan dut. Atzean geratu naiz eta ez dut errekuperatzerik izan, mentalki etsita geratu naiz”.
Horrelakoa da Aitor; umila garaile nahiz galtzaile denean. Izaki eta gizakia, guk askotan ahaztu arren gaizki ohituta gaituelako, garaipenen garaipenez makinatzat jotzen baitugu, hori hanka artean daraman tresna dela ahantziz. Hezurdun eta azaldun baita: kirolari eta gizona. Laster batean podiumean izango dugu, berriz ere, propio duen tokia baita hori.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da