345 pertsona da gehienezko edukiera aurtengo Gabon parkean
Haurrentzako Gabon Parkean (HGPan) aurten sar daitezkeen gehienezko pertsonen kopurua –edukiera- guztira 345 pertsona dira erabiltzaile eta horiekin bat doazen pertsonak barne, segurtasun arauei jarraiki sarrera kontrolatzeko teknikariek egindako gomendioak betez.
Gabon parkea eguberritan gaztetxoek izan ohi duten jarduerarik herrikoiena da eta aurten 10 egun iraungo ditu jarduera ludiko, kirol eta kulturalak uztartuaz, haur eta gaztetxoen gozamenerako. Parkea abenduaren 26tik zabalik dago eta sarrera kostua popularra da, prezio berdinean mantentzen baita 2002az geroztik. Jarduera udal Kutlura sailak antolatzen du urtero, UKEren laguntza jasoaz. Kulturak jarduerak kontratatzen ditu, aldiz UKEk egoitza ipini eta garbitasuna eta sarreraz arduratzen da.
Gehienezko edukiera guztiak barne 345 pertsona direla zehaztu da
Udal Erakunde autonomiadunak ohar baten bidez azaldu duenez, Babes Plana prestatzeaz arduratzen den enpresak Gabon parkearen gehienez eta guztirako kopurua 345 pertsonatan jarri du, guztien integritate eta segurtasuna bermatu ahal izateko, berriki jardueraren arriskuak ebaluatu ondoren. Gogoratu behar dugu, iaz alarma batek jo zuela eta, badaezpada, aretoa hustu behar izan zela.
Aretoan gehienez ere, aldi berean sar daitezkeen pertsonen kopurua ezartzeko larrialdi baten aurrean ebakuazio bideak eta horiek kapazitateari, pasilloen zabalerari eta eskailerei erreparatzen zaiela. Hau da, edozein larrialdi izanik aretoa bermez hustu eta jendea onik ateratzeko aurreikusten den pertsona multzoa.
Edukiera eta sartu eta irteten diren pertsonen kopurua une oro kontrolaturik dute kiroldegiko sarreran egoten diren langileak, horretarako pertsonak zenbatu egiten dituztelarik, ezarritako muga ez gainditzeko.
Gehienezko pertsona kopuruaren barne daude haur-gazte erabiltzaileak eta horiekin doazen pertsonak
Sarrera araudian ezarrita dagoenez haur edo gazte bakoitzak sarrera bana izan beharko du Gabon parkean sartu ahal izateko. Sarrera bakoitzak egun osorako balio du eta horren jabeak adinez nagusi den pertsona bat sar dezake, sarrera gordetzeaz arduratuko dena alde egiten duenera artean. Adinez nagusiak sarrera erakutsi beharko dio UKEko edo antolakuntzako edozein kideri, hala eskatzen dioenean. Sarrera izaten ez duen pertsonak, ezin du areto barruan egon.
Aretoa utzi eta berriz sartu nahi dutenek sarrera erakutsi beharko diote ateko langileari, bertan noiz atera izan den une edo ordua jasota izan behar duelarik. Kanpoan izan den denbora hamar minutu baino gutxiago bada ez du lerrorik gorde beharko. Hamar minutuak pasa eta gero, bakarrik sartu ahal izango da lerroa gorde eta edukiera bete ez den kasuetan.
UKEk eragozpenak barkatzeko eskatu eta segurtasuna bermatzea bere erantzukizuna direla gogoratu du
UKeren esanetan GHPa umeentzako eta horien gozamenerako antolatzen da, hortaz adinez nagusi izanik sartzen direnak baldintzatu eginen dute beste ume batzuk sartzea edo ez.
Horregatik guztiarengatik, UKEk erabiltzaileon laguntza eskatu digu, gorabeherarik gerta ez dadin. Eta guztion segurtasuna bermatzeko pertsona kopurua mugatu izan beharrak eragiten dituen eragozpenak barkatzeko eskatu du.
Lotutako albisteak

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Ikasturteko lanen erakusketa hartuko apirilaren 28tik maiatzaren 9ra bitartean

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa