Aitor Hernandez, “nahikoa gustura” Munduko Kopan egindakoarekin
Aitor Hernandez txirrindulariak Ziklokrosseko Munduko Kopako azkenaurreko proba lehiatu zuen atzo Frantzian, Lignières-en-Berryn. Specialized – Ermua Impulso taldeko kirolariak 43. postuan amaitu zuen lasterketa, pasatu den asteburuan Torrelavegan, Espainiako Txapelketan, bi aldiz erori ostean.
Seigarren lerrotik abiatu zen irteeran Hernandez, eta postuak aurreratzen saiatu zen arren, horixe izan zen, zehazki, zirkuitu frantziarraren zailtasun nagusia: “Oso zaila da hain atzetik irtenda aurrera egitea. Lasterketan zehar saiatu naizen arren, batak besteekin katigatuta ibili gara guztiok. Lehen itzulia ia osorik korrika egiten da, eta horrek hankak leher eginda uzten dizkizu”, azaldu zuen txirrindulariak proba amaitzean. Aurtengo denboraldian Munduko Kopan lehiatu den lehen aldia izan da.
Dena dela, Hernandezek “nahikotzat” jo du egindakoa, eta “dezente gustura” agertu da: “Igandean minduta amaitu nuen, lasterketan jasotako kolpeekin, eta minarekin ezin izan dut nahi eta behar adina entrenatu, baina eragozpenik gabe joan naiz gaurkoan. Luze xamarra egin zait lasterketa, batez ere azken itzuliak, entrenamendu faltagatik, baina nuen guztia eman dut. Orain bi aste ditut, Mundialera begira, espero, errekuperatu ahal izateko”.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da