Aritzmendiko galdara berritu du UKEk, eraginkorrago eta ingurumenarekiko abegitsuagoa dena jarriz

11.02.16
Kirolak

Gasolioko zaharra gas naturaleko batengatik ordezkatu du, emisioak gutxituko eta konfort handiagoa emango duena

Ermuko UKEk Aritzmendi Frontoiko berogailu eta ur sanitario beroaren sistema osorik berritu du. Lanak aste honetan bukatu berri ditu eta gasolioko instalazio zaharra gas naturaleko berriagatik ordeztu izan du. Galdara berriak atmosferara isurtzen den C02 kopurua gutxituko eta kirol ekipamenduko erabiltzaileek berotasun nahiz ur bero sanitarioaren beharrak ase egingo ditu. Berrikuntzak hiru helburu beteko ditu; zerbitzua hobetzea, ingurumena zintzen laguntzea eta gastua gutxitzea –erregaian eta baita mantenuan ere-. Sistema berria jartzeak 42.700 euro kosta da, inbertsio horren finantzazioa mantenu zerbitzua esleitua duen enpresak gain hartuko du eta, horrez gain, Energiaren Euskal Erakundeak (EEEk) %20ko diru-laguntza eman du.

UKEk proiektu honetarako teknologiarik aurreratuena eta eraginkorrena aukeratu du, erretzaile modulante elektrikodun 300 kilovattioko potentzia duen kondentsazio galdara jarriz, %107tik gorako errendimenduak erdiesten dituena. Horri esker, erregaien kontsumoa 16.136 kilowatt/orduko murriztea espero da, baita kontsumoen %11,40ko aurrezpena lortzea ere, aurreko gasolioko fakturekin alderatuta.

Atmosferara urteko 15 tona CO2 gutxiago isuriko ditu

Galdara berriak atmosferara isurtzen diren CO2 kopurua urteko 15 tonatan murriztuko du, ur beroa tenperatura baxuan -60 eta 80 graduren artean- ekoizteari esker, eta konbustioan eragindako ur-lurrina berrerabiltzen duelako. Teknologi horrek errendimendu altua ematen dio eta, honenbestez, isurtzen dituen gas kutsakorren murrizketa ere.

Sistema berriak 42.700 euroko kostua izan du; egun UKEko mantenu zerbitzua esleipena duen enpresak finantzatu duena, kontsumoetan aurreztutakoarekin. Horren gain, aldaketa egiteagatik Energiaren Euskal Erakundeak, %20ko diru-laguntza eman du.

Inbertsio honek ondorengo lanak barne hartu ditu: gas-hartune berriaren kanalizaziorako obra zibila, lehengo galdara gelaren modernizazioa eta erreforma, galdara berria konektatzeko hidraulikaren doiketa, eta gas-hartunearen erregulaziorako armairua. Galdararen funtzionamendua optimizatzeko eta eskari energetikoari erantzun azkarra emateko 300 litrotako inertzia-depositua jarri da, baita ur sanitario beroa biltzeko 500 litrotako beste bat ere.

Instalazioak kudeaketa telematikorako prestatua dago, telefono azkarrak (smartphone deritzatenak) edo tablet gisako terminalen bidezko erregulazio-sistema baitu.

Estalpea eta ur sanitario nahiz berogailu sistema berriari esker, erabilera egoki eta erosoa izateko ziklo berriari ekin dio Aritzmendi pilotalekuak

Honekin guztiarekin, baliabide naturalen erabilera arrazoituz UKEk ingurugiroa zainduko eta zerbitzua hobetuko ditu, eta baita erregai eta mantenuaren gastua murriztuko ere, egungo beharretara moldatzen den instalazio eraginkorra eskainiz.

Aritzmendi frontoiak pilotako modalitate ezberdinetan jokatzeko 28x17 metrotako kantxa eta harmailetan 248 pertsonentzako lekua duen eraikina da. Barne, 25 m2ko bi aldagela nahiz 100 metro karratuko beste bi gimnasio ere baditu. Pista eta harmailak girotzeko ur-haizedun aerotermoak erabiltzen dira. Aldagelak berotzeko, aldiz, fancoil izenekoa paratuak daude.

Aritzmendi frontoiak beste hobekuntza bat ere hartu izan du orain gutxi, itoginak zituen estalkia osorik aldatu baita, horri esker barruko argia eta isolamendua nabarmenki hobetu dira. Horren ondorioz, pala nahiz frontenis modalitatean jolasteko erreserba egiten duten erabiltzaile kopuruak gora egin du, baita gimnasioetako batean entrenatzen duten judo klubeko kirolarien konfortak ere.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke