Aurten 177.000 euro izango dituzten GLL laguntzak eskatzeko epea zabalik
Gizarte Ongizateko udal Alorrak iragarri du atzotik zabalik duela aurtengorako Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLLak) eskatzeko epea. Interesdunek maiatzaren 31ra bitartean eskaera aurkeztu ahal izango dituzte Abiapuntu bulegoan (Konbentukoa 3, etxabean) astelehenetik ostiralera eta 8etatik ordu 2etara bitartean, eta baita Gizarte Zerbitzuetan ere astelehenetik ostiralera eta 8etatik ordu 3etara bitartean. Eskaerak urtarrilaren 1eko egunari atzeraeraginezko izaera izango du. Deialdiari jarraiki agertzen diren beharrei aurre egin eta atenditzeko aurten izango den diru-kopurua 177.800 euro da. Maiatzaren 31etik eta azaroaren 30era bitartean ere eskaerak jasoko dira, horiek ondorioak izango dituztelarik aurkezte datatik kontatzen hasi eta hurrengo hilabetetik aurrera.
Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLLak) zer dira? Definizioa eta kontzeptua
Gizarte Larrialdietarako Laguntza izatez “aldian-aldian emango ez diren prestazio ekonomikoak eta diru-laguntzak dira, gizarte-bazterkeriaren egoerak prebenitzeko, saihesteko edo leuntzeko beharrezko diren ohikoak zein apartekoak gastu espezifikoei aurre egiteko behar beste baliabide ez duten pertsonentzat”.
Laguntza horiek eskatu daitezke ondorengo kontzeptuetarako: etxebizitza alokatzeagatiko gastuetarako, ohiko etxebizitzaren interes eta kreditu amortizazio gastuetarako; mantenu eta hornidura gastuetarako (energia, ura, estolderia, jabe-erkidegoa edo OGZa ordaintzeko), etxean egokitzapenak, konponketak edo oinarrizkoak diren instalazioak egiteko, altzarietarako, etxe-tresnetarako eta oinarrizko gastuetarako (elikagaiak, higienea, betaurrekoak, audiofonoak, eta abar…).
GLLak eskatzeko zeintzuk dira betebeharrak?
Eskatzailea Autonomi Erkidegoan erroldatua eta bertan bizi behar –benetan- du eskaria aurkeztu baino lehen sei hilabete lehenagotik. 18 urtetik gorakoa izan, eta urte beteko antzinatasuna duen bizikidetza-unitatea eduki beharko eskaera aurkezten den egunarekiko. Horrez gain, bizikidetza-unitate edo familiak ezingo du urtean gehienez ezarritako diru sarrerak gainditu. Atal orokorrean diru-sarreren muga 12.108 eurotik -kide bat- 17.199 € tartekoa da, 3 kide dituzten unitateentzat. Pentsionisten kasuan ere taulak dauden, kopuruak zertxobait handiagoak izanik. Hortaz gain, eskatzaileek ez dute 8000 eurotik gorako kapitala eduki ondasun higiezinetan, ez eta ohiko etxebizitza ez den beste eraikinaren %100eko jabetzarik.
Baldintza horiek guztiak –luze eta zabal- jaso eta zehazten dira Gizarte Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 4/201 Dekretuan.
Azken hiru urtealditan GLLetan Ermuan milioi erdi eurotik gorako diru-laguntzak eman izan zaizkie 614 eskatzaileei
Gizarte Ongizate sailak laguntzen inguruko izapidearen inguruan azken hiru urteetan (2013tik 2015era bitartean) ezagutzera eman dituen datuen arabera, azpimarra behar ondorengo aspektuak:
- Laguntzetan emandako kopurua milioi erdi euro baino gehiago dela, hain zuzen ere: 511.304,16 €.
- Laguntza jaso dituztenen onuradun kopurua guztira 614 pertsona izan direla.
- Eskatzen diren guztien kopuruari ken ehun bat gutxi-gorabehera ematen direla, baldintzak bete izanagatik onartu eta lagundutakoak.
- Laguntza gehienak etxebizitzarekin zerikusia duten kontzeptuen barne ematen direla (mantenua, alokairua edo kreditua).
Lotutako albisteak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko