Betiondoko kirol pabilioiaren fatxada konpontzeko obra esleitu da

01.03.16
Kirolak

Ermuko Udalak kirol pabiloiaren fatxada konppontzeko lanak eskeitu ditu185.323,07 €urotan

2014ko otsailean izan ziren haize-zakar boladek larriki kaltetu zuten udal eraikin hori

UKEren Kontseilu Errektorearen azken bilkuran, José Ramón Gombau Ermuko Kirol zinegotziak jakitera eman zuen, Carlos Totorika alkateak ontzat eman zuela 2014ko otsaileko haize-boladen ondorioz Betiondoko kirol pabiloi estaliaren fatxadan gertatutako kalteak konpontzeko obrak esleitzeko proposamena. Esleipendunak lana egingo du 185.323,07 euroren truke, BEZ barne.

Fachadas Singulares Uxama enpresa bizkaitarra izango da konponketa-lanak egingo dituena, bi hilabeteko epea izango duelarik gehienez horretarako. Udalak ekainaren erdialdean lanak hastea erabaki du kirol-denboraldia amaitzen denean, erabiltzaileei ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko.

Altzairu galbanizatu hedatuzko plaka aurrefabrikatuak erabiliko dira kanpotik jatorrizko eta egungo beira-pabesezko fatxada guztia kanpoaldetik inguratuz, etorkizunean orain duela bi urte Ermuan izandakoa bezalako ekaitzetatik eraikina babesteko.

Iraunkortasun handiko material birziklagarria da, haize zabalaren aurka erresistentzia handia duena. Forma ugari eman dakizkioke, ikusmen guztiz erakargarriak diren diseinuak eginez, eta gainera energia aurrezteko aukera ematen du, eraikin barruko inpaktu termikoa gutxitzen laguntzen duelako.

Altzairu galbanizatu hedatuzko plaka aurrefabrikatuak erabiliko dira kanpotik egitura babesteko

Konponketa horrekin beira-pabesezko egungo estaldura mantentzen da, nahiz eta gaizki dauen horma-atal guztiak desmuntatuko diren, berriro ere pabes-beira egokitasunez jarri ahal izateko. Gero, kristalei eusten dizkieten metalezko profilak konponduko dira eta, azkenik, bigarren azal bat jarriko zaio gainean beirazko estaldurari, altzairu galbanizatu hedatuzko panelduna, kolore ori, berde eta urdinez lakatua eta azpiegitura bati itsatsia, zeina, aldi berean, eraikinaren egitura nagusiari lotuta egon den.

Proposamen arkitektonikoa Foraster Arquitectos S.L. enpresarena da, berori izan baitzen publizitaterik gabeko prozedura negoziatu honetan udal administrazioak parte hartzera gonbidatu zituen hiru arkitektura estudioen artetik udal teknikarien baloraziorik onena lortu zuena.

Konponketa honekin Udalak hasierako eraikuntza-osagaiak errespetatzeaz batera eraikinaren jaotorrizko berezitasuna mantenduko du.

Udalak kontratatu duen arkitektura estudioaren ideia hau guztiz berritzailea da, inguruko paisaian txertatua dagoen kontzeptu-berrikuntza suposatzen duelako. Horretarako kolore berde, hori eta urdinak erabiltzen dira natura eta harmoniaren irudipena emanez. Fatxada batean "Betiondo" izena ipiniko da modu deigarrian, kanpotik datozenak eraikina identifikatu dezaten.

Ekaitzak 400.000tik gorako kalteak eragin zituen Betiondoko kirol gunean

Obraren proiektua egiteko, kalteak noraino iritsi diren jakiteko ikerketa-lanak egin behar izan dira lehenengo, eta horiek irtenbide teknikorik egokienera iristeko erabili dira.

Betiondoko kirol-pabiloia izan zen duela bi urte Ermuan izandako ekaitzak gehien kaltetu zuen udal azpiegitura, kalte handiak eragin baitzituen bai barrualdean eta bai kanpoaldean, eraikinaren teilatu-zati bat eramanez eta kirol-pistaren egurrezko oholtza hondatuz, osorik aldatu behar izan baitzen.

Haizeak eragindako kalteak 416.118,36 eurotan baloratu ziren. Zati bat, 193.722,41 euro, UKEren aseguru-etxeak ordaindu zuen, eta zenbateko horri 201.895,81 euroko diru-laguntza gehitu zaio orain, joan zen azaroaren hasieran Herri Administrazioen Ministerioak, Autonomi Erkidego eta Toki Erakundeekin Eskumenak Koordinatzeko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bitartez, emanikoa, eta horrekin orain Udalak Betiondoko Kirol Pabiloiaren fatxada konpontzearen kostua ordainduko du.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da