Komikia eta album ilustratua sustatzeko hiruhilekoa Liburutegian
Udal Liburutegiak komikien eta album ilustratuen inguruko hainbat ekimen antolatu ditu hiruhileko honetarako. Helburua gazteak animatzea da, irakurmenetik zein sormenetik bi formatu literario horiek ezagutzera gerturatu daitezen.
Martxotik maiatzera bitartean, irakurketa klubetan komikiak lantzeaz gain, komikien irakurketa hastapen tailerrak eta ilustrazio tailerrak burutuko dira herriko ikastetxeekin koordinatuta. Halaber, Anthony Brownen “El túnel” album ilustratuaren erakusketa ibiltaria Lehen Hezkuntzako ikastetxeetatik pasatuko da, eta irakasleei zein ikasleei haur literaturara era desberdin batean hurbiltzen lagunduko die.
Bestalde, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan literatur topaketak egingo dira aurrerantzean ere, eta martxoko eta apirileko lehen larunbatean Arratsaldean kontu-kontari saioak izango dira. Gainera, gaztelaniazko, euskarazko, ingeleseko eta frantseseko, gazteentzako eta haurrentzako –Bularretik Mintzora– irakurketa klubak eta Irakurketa Errazeko taldeek eta ingeleseko eta frantseseko mintzapraktika taldeek biltzen jarraituko dute.
Ekimen horiek burutu ahal izateko, Liburutegiak Udal Euskara Zerbitzuaren eta Gizarte-Heziketako eta Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasunerako Udal Zerbitzuen babesa dauka. Athletic Club Fundazioak ere laguntzen du.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat