Jon Mikel Zabala irakaslea, UAM-Accenture Award 2015 sariaren irabazle

10.03.16
Gizartea

Jon Mikel Zabala Iturriagagoitia ermuarrak jaso du, Deusto Business Schoolek Donostian duen fakultateko irakasleak, Madrilgo Unibertsitate Autonomoak (UAMek) ematen duen ‘Accenture Award 2015’ saria, Europar Batasunean Berrikuntzaren sailkapena aztertu eta kolokan jartzen duen –bereziki Suediaren emaitza eta kokapena- ikerketa txosten bategatik. Lanaren titulua “Is more alwalys better? Analsysing the Innovation Union Scoreboard in Sweden” da. Testuak Suedia berrikuntza gaitasunean erreferentetzat har daiteken edo ez planteatu eta kolokan jarri du. Saritua izan den agiria, Jon Mikel Zabala Iturriagagoitiak elkarlanean idatzi du, Charles Edquist CIRCLE-Ikaskuntzaren Ekonomiako Berrikuntza, Ikerketa eta Lehiaren Zentroko eta Lund-eko Unibertsitateko (Suedia) irakaslearekin batera.

Artikuluak Innovation Union Scoreboard (IUS) du aztergai. Europako Batzordeak, 2020 Europa estrategiaren baitan, erabaki du berrikuntza gaitasuna indartzea dela estrategia horren oinarrietako bat. Berrikuntza gaitasuna hobetzeko prozesuan egiten diren aurrerapenak kontrolatzeko, Batzordea IUS adierazlea ari da erabiltzen. Adierazle horrek ematen digun ondorioetako bat da Suediak, urteak joan urtean etorri, berrikuntzako lidergoari eusten diola Europar Batasunean. Ondorio horretara iristeko, IUSek 25 adierazle monitorizatzen ditu. IUSaren logika honakoa da "zenbat eta gehiago, hobeto". Bestela esanda, herrialde batek zenbat eta berrikuntza gaitasun handiagoa izan, hobea izango da bere ongizate maila. Baina, Zabala eta bere taldekideei deigarria gertatzen zitzaien IUSek 25 adierazle horiei pisu bera ematea, bai outputeko adierazleei, bai inputekoei eta bai bitarteko prozesuetakoei.

IUSek jarraitutako metodologia oso partziala da; estatu kideak politika ez koherenteak formulatzerainokoak

Horregatik, lan horren helburua Suedia, berrikuntza gaitasunari dagokionez, aztertzea izan da erreferentziazko herrialdeetako bat den ala ez erabakitzeko. Horretarako, IUSek 2014rako eta 2015erako ematen dituen datuak hartu dituzte abiapuntu; datu horiekin, Suediako berrikuntza sistemaren emaitzak ebaluatu dituzte eta aurreko datuen emaitzekin alderatu, baina IUSek erabilitakoaz bestelako ikuspegi batetik. Horrela, IUSeko adierazleak bi multzotan banatu zituzten: inputeko adierazleak eta outputekoak, eta elkarren artean alderatu dituzte, emaitzak aztertzeko herrialdeak lortutako produktibitatearen edo efizientziaren arabera. Hurbilpen horren bidez lortutako emaitzak IUSen ikuspegia erabiliz lortutakoekin alderatu zituzten. Emaitzak erakusten dute Suediak lidergoari eusten diola berrikuntzako inputen adierazleak aztertuz gero, baina outputeko adierazleetara jotzerakoan, emaitzak espero zirenak baino kaskarragoak dira. Berrikuntzari Suediak baino baliabide (input) gutxiago eskaintzen dioten herrialdeetako askok efizientzia maila bikainak lortzen dituzte eta, IUSek esaten duenaren kontra, berrikuntza sistema garatuagoak dituzten herrialdeak, horien artean Suedia, ez dira iristen beren berrikuntza ahaleginak eskatuko lukeen efizientzia mailara. Alegia, artikulu horretan ondorioztatzen da IUSek jarraitutako metodologia oso partziala dela eta, horrenbestez, EBko kideak politika ez koherenteak formulatzera eraman ditzakeenak. Gainera, nahasgarri gertatzen da ikertzaileentzat, legegileentzat eta gizartearentzat, oro har.

UAM - Accenture Chair Award sarien VII. edizioaren proiektu irabazlea "Berrikuntza eta Ekonomia Suspertzeari" buruzko atalean aurreko astean ezagutarazi zen, martxoaren 2an. Sari irabazlea epaimahaia aditu eta ospe handiko batek erabaki zuen, finalera iritsitako hiru ikerketan artetik. Azkenean, Ermuan jaio eta hezitako irakasle gaztearen eta bere taldearena hautatu izan zelarik.

Jon Mikel Zabala Iturriagagoitia irakaslearen ibilbidea

Jon Mikel Ekonomia Saileko irakaslea da Deusto Business Schoolen, Donostiako campusean. Berrikuntzaren kudeaketa du aztergai nagusi, bai erakundeetan eta bai lurraldeetan. Eremun horren barne, berrikuntza politikak aztertzen eta ebaluatzen ere aritzen da. Mikroekonomia eta Makroekonomia irakasgaietako irakaslea da Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduan. Gainera, Innovandis programan ere parte hartzen du, “berrikuntzaren hizkuntza berria” moduluan. Orain Donostian bizitzen ari da, bertako hiriko campusean irakasten duelako. Aurretik, hainbat urtetan Suedian izan da Lund Unibertsitatean. Nolanahi ere, gure herrian hainbatean ikusi ahal izaten dugu, gurasoen etxera datorrenean –Pedro Maria eta Maria Elena, musika nahiz piano irakaslea ezaguna-.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
20.05.25
Ermuak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasearen hirugarren saioa hartuko

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko