Udaberriko piroporik onenak, prest!
Euskara Sailak antolatutako IX. Piropo Lehiaketak baditu txapeldunak. 170 piropotik gora aurkeztu dira lehiaketara, eta Natalia Cabanas El Armario de Natalia dendako arduradunak, Antton García UKEko Kirol Teknikariak eta Aintzane Larrañaga Gardentasun Teknikariak osatutako epaimahaiak aste honetan ebatzi ditu aurtengo edizioko onenak.
Ebazpena eman aurretik, epaimahaikideek kontuan hartu dute piroporen izaera: adierazkorra izatea, polita, nolabait irribarretxo bat sortzen duena eta menpekotasunik gabekoa izatea. Irizpide horiek kontuan hartuz, jasotako mezuak hiru kategoriatan banatu dituzte, eta bakoitzeko piropo bana aukeratu dute.
Nagusien kategorian, 18 urtetik gorakoetan, Javier Rivera 26 urteko gazteak eskuratu du Donostiako La Perlako Sasoian Jartzeko bi lagunentzako Talaso zirkuitua, masajea aromaterapiarekin eta dastatzeko menua. Bartzelonan ikasten ari den ermuarrak honako piropoa sortu du: "Hain zara alaitsu, polita eta dotore… ze hurbiltzerakoan nire masaiak gorri kolore".
14 eta 17 urte arteko gazteen kategorian, berriz, 100 eurotako erosketa txekea Garazi Barinagaerrementeria 16 urteko gazteak eskuratu du “Zu zara nire ezpainen ispilua” piropo ederrarekin. Beheko argazkietan ikus daiteke, eskuinean, saria jasotzeko unean.
14 urtetik beherakoen kategorian, parte-hartze maila oso altua izan da, eta Mikel Orbe gaztetxoa suertatu da garaile “Zure edertasuna kontatzen zenbaki berri bat asmatu dut” piropoarekin. Beheko argazkian ikus daitekeen moduan, 50 euroko erosketa txekea jaso du Orbek, herriko dendetan erabiltzeko.
Jasotako harribitxien artean, honakoek ere aipamen berezia merezi dute:
- "Xarmangarri xarmangarri, zu beti nire bihotzaren zaindari"
- "Gaur ez da ilargirik egongo, zu ikusita, ez dela gaueko ederrena konturatu da eta"
- "Niretzako egunik politena, zurekin ametsik luzeena"
- "Pirata guztiek lapurtu nahiko luketen altxorra zara"
- "Zu beti irribarre eta alai, nik zu ikustean ere bai"
- "Esan zure izena eta Olentzerori eskatuko diot!"
- "Ona da pastela, ona suflea, baina zu zara nahiago dudan postrea"
- "Zoriontsuak mozkorrak, haiek bi aldiz ikusten zituztelako"
- "Ez bonboia, ez turroia, zu bai zarela munduko piboia"
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik