Arrazakeriaren aurkako astea Ermuan

21.03.16
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

2016ko urtarrilaren 31n, honako albisteekin hasi genuen eguna:

  • "Bakarrik bidaiatzen ari ziren gutxienez 10.000 haur desagertu dira Europan sartu bezain laster, Europolen arabera. Batzuk senitartekoekin daudela uste da, agintariek jakin gabe, baina beste asko pertsonen salerosketan aritzen diren erakundeen esku egon daitezkeela adierazi du” – El Mundo, 2016/01/31
  • "Europolek ez daki 10.000 ume errefuxiatu non egon daitezkeen: “Guztiak ez daude erakunde esplotatzaileen eskuetan, baina ez dakigu non dauden”’ – El País, 01/02/2016

Nola da posible 10.000 adingabe Europaren radarretatik desagertzea? Gizakien salerosketaren fenomenoak pertsona migratzaileei eragiten die gehienbat, babesik gabe baitaude, eta bereziki inguruan heldurik ez duten umeei. Hori dela eta, gai honen inguruko kanpaina jarri du martxan Immigrazio Zerbitzuak gaur, martxoaren 21a, Xenofobiaren eta Arrazakeriaren aurkako Nazioarteko Eguna.

Gaur hasiko dira programan bildutako ekimenak, “Atravesando fronteras” erakusketaren irekierarekin. Accem GKEak antolatutako galeria honetan, hamar kartel batzen dira, pertsona errefuxiatuek bizi dituzten zailtasunak islatzeko eta immigrazioa bultzatzen duten arrazoi nagusiak erakusteko. Erakusketa Lobiano Kultur Gunean ikus daiteke, astelehenetik ostiralera 16:30etik 20:30era, eta asteburutan 18:00etatik 20:00etara.

Bestalde, apirilaren 5ean, asteartea, “Destino incierto. Protección de la niñez en movimiento” hitzaldia eskainiko da. Kattalin Marin Tierra de Hombres Fundazioko Garapenerako Hezkuntzako teknikaria izango da hizlaria, eta 18:00etatik aurrera arituko da Lobianon.

Azkenik, apirilaren 7an, osteguna, zine forum saioa egingo da Ermua Antzokian. “Promesas del Este” filma ikusteko aukera izango da bertan, eta Jennifer Zuppiroli Accem GKEko Nazioarteko Saileko teknikaria ere emanaldian izango da.

Kartelean agertzen diren ekimenez gain, Debabarreneko eta Durangaldeko zenbait herritako udaltzainek eta ertzainek garairen inguruko formazio ikastaroak jasoko dituzte.

Lotutako albisteak

Imagen
Salek Baba Saharako Osasun ministroaren bisita
11.04.25
Ermuak saharar herriarekin duen konpromisoa berretsi du Salek Baba SEADeko Osasun ministroaren bisitarekin

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu
Imagen
02.04.25
Debabarrenaren eskuzabaltasunagatik esker ona agertu du ‘Zaporeak’ GKEak

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan
Imagen
La imagen muestra una parte del cartel
24.03.25
Zaporeak elkartearen VII. erronkari hasiera emango zaio gaur

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan