Berbetanen edizioa apirilean; Euskararen erabileraren inguruko gogoetak
Aurreko urteetan bezala, apirilean Berbetan Jardunaldiak egingo ditugu Ermuan. Duela hamasei urte, 1999ean, martxan hasi zen ekimen honetan euskararen ezagutza eta erabilerarekin zerikusia duten zenbait gairen inguruko hitzaldi eta mahai inguruak antolatzen dira.
Gogoeta eta iritzi trukaketarako aukera ematen duen ekimen hau; Euskal Birusa euskara elkartea, Eskolabarri ikastetxea, Ongarai eskola, Kaltxango AEK euskaltegia, Anaitasuna Ikastola eta Udal euskaltegiaren arteko elkarlanaren ondorioa da eta Euskara zerbitzuaren babesa du.
Aurtengo hitzaldiak honako hauek izango dira :
Apirilak 20, “Euskaraz badakigu, euskaraz bizi nahi?, euskaraz bizi gaitezke?”, Lutxo Egia eta Karmelo Ayestak beraien aurkezpenak eta ondoren solasaldia.
- Lutxo Egia idazlea, euskaldun berria, Bilbon hilabetez gaztelaniaz hitz egin gabe bizitzen aritu zen. Gizarteko hizkuntza harremanak ikusarazi eta haiekin jolastea da ‘Bi-lingual: transitoak’ performancearen helburua.
- Karmelo Ayestaren, euskaldun zaharra, Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan ikasi ondoren, automobilgintzako zenbait enpresatan egin du lan: lehenik, Euskal Herrian; ondoren, Amerikako Estatu Batuetan, Frantzian, Alemanian eta –azkenik– Erresuma Batuan. Gaur egun, enpresa-aholkularia da.
- Asmoz fundazioaren Hiznet eta Linguanet hizkuntza plangintzako graduondoko ikasketak egin ondoren, HUHEZIren Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu-tituluan (EKT 3) hartu zuen parte. Azken ikastaro hori abiapuntu hartuta idatzi zuen Goza daiteke gehiago – Euskaldun baten hizkuntz bidaia liburua, non bere ibilbide pertsonala kontatzen duen, Euskaldun berri baten bidaia euskaraz bizitzeko pausoak emanez.
- Lobianon Arratsaldeko 19:00etan. Euskaldun, gazte eta euskal eragile orori zuzendua.
Apirilak 27, “Euskalduna da baina sevillakoa”.
- Ibon Gaztañazpi, Orioko arraunlari ohia eta telebista aurkezleak, Reyes Prados kazetaria elkarrizketatuko du. Reyesek bere euskalduntze prozesua azalduko digu Ibonen galderei erantzunez.
- Lobianon 19:00etan. Gazte, euskaldun berri eta publiko orori zuzendua.
Apirilak 29, “Irakurketa musikatuak” Anari musikariaren eskutik.
- Lehen eta behin Anarik bere gustuko den euskarazko liburu bat gomendatuko digu eta ondoren lau bost abesti eskainiko dizkigu. Plaza mugatuak! Izena eman apirilaren 25a baino lehen, 688632874 telefonora deituz.
- Arratsaldeko 19:00etan udal liburutegian. Euskaldun eta euskal eragile orori zuzendua.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik