Tunela: zu eta ni

18.04.16
Udal Liburutegia

Anthony Browneren “El túnel” haur liburuan oinarritutako erakusketa Ermuko ikastetxeetan

“Tunela: zu eta ni” izena du martxoaren 7tik ikasturtearen amaierara arte Ermuko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetatik pasatuko den erakusketak. “El túnel” ipuina ezagutzera eramatera eta, liburuan agertzen diren aspektu desberdinen bitartez, irakurzaletasuna lantzea dira erakusketaren helburuak.

“Erakusketa ikastetxera heltzen denean, irakasleei zuzendutako formakuntza saio bat eskaintzen da, bertan landutakoa ikasleriari helarazi diezaioten” diote ekimena antolatu duen udal liburutegiko langileek. Oihana Etxegibel eta Saroa Bikandi haur literaturan adituek eskaintzen dute formakuntza saioa. Aldi berean, literatur tertulien bitartez, ipuin honekin eta beste hainbat haur libururekin lan egiteko metodoa sustatzen dute.

Behin formakuntza jasota, erakusketako bisitak eta literatur lana irakasleen esku geratzen dira, ikastetxe bakoitzean hamabost egunez.

Ermuko liburutegiak antolatutako erakusketa Anthony Browneren “El túnel” liburuan biltzen diren 19 ilustraziok osatzen dute. Horietan, hainbat aspektu erreproduzitzen dira: genero rolak, anai-arreben arteko desberdintasunak, beldurrak, gainditzea, afektua, konfiantza, eta abar.  Irudi horiei esker, Anthony Brownek Andersen Ilustrazio Saria jaso zuen. Erakusketa ipuineko tunelaren erreprodukzio fisikoarekin osatzen da, eta istorioa esperimentatzeko eta beste ekintza osagarri batzuk lantzeko erabiltzen da.

“Baziren behin oso anai-arreba desberdinak. Arrebak etxean geratu, irakurri eta amets egiten zuen. Anaiak, aldiz, kalean jolasten zuen lagunekin, barre, salto eta oihu egiten zuen. Neska beldurtia zen, mutila ausarta. Elkarrekin irten ziren egun batean anaiak tunel bat aurkitu zuen. Zer zegoen beste aldean jakin nahi izan zuen. Neska zain geratu zen, baina bere anaia ez zetorren bueltan. Horregatik, bere beldurrak gainditu eta mutilaren bila joan zen”.

Ondoren gertatutakoa jakin nahi dutenek Ermuko eskoletako liburutegi batera joan beharko dute erantzuna jakiteko.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz