Apirilak 27: Zarataren gainean Kontzientzia hartzeko 2016ko Nazioarteko Eguna

22.04.16
Gizartea

Asteazken honetan, apirilak 27, Akustikaren Espainiar Elkarteak bultzatutako 2016ko Zaratarik Gabeko Eguna ospatuko du Ermuko Udalak.

Egun berezi hori ospatzeko egingo diren ekimenen artean, Udalak San Pelaio plazako hari musikala kenduta izango du egun osoan zehar. Horretaz gain, ikastetxe, denda, taberna eta saltegi guztiak gonbidatzen ditu, ordu mugatu eta jakin batzuez baino ez bada ere, jokabide eta ekintzen bitartez egun hori ospatzera eta hedatzera.

Udalak, ahal den neurrian, herritarren proposamenekin bat egingo du, Zarata Gabeko Egunaren filosofiarekin bat datozen jarduerak gauzatzen lagunduz.

Ermuak urteak daramatza zarataren inguruko gaiekin sentsibilizazio lana egiten. Batetik, arau berriek ezarritako hirigintza-baliabideak lantzen hasi da, hala nola Zaraten Mapa, Ekintza Plana, Babes Akustiko Bereziko Inguruak eta Zaraten kontrako Udal Ordenantza; eta, bestetik, biztanleak sentsibilizatu eta hezteko berariazko hainbat jarduera.

Eremu horretan, Teknika Alorrak proiektu bat diseinatu du espazio eta jarduera publikoetan datuak jaso eta igorpen akustikoen mailak ebaluatzeko, aplikatu beharreko arauen gaineko informazioa eman eta horiek argitzeko, eta interesdunak edo partaide guztiak hezteko. Kutsadura Akustikoaren kontrako sentsibilizaziorako proiektuaren ildotik, Hirigintza Diziplina Udal Saila ekintza zehatzak sustatzen ari da hezkuntzaren eremuan ere, jokabide eta hizkera egokien erabilera bultzatzeko eta bizikidetza eta gizabideari laguntzeko, horregatik hezkuntza espazioetako ingurune akustikoa moldatzeko programa bat jarri du martxan.

2015 urtearen amaieran soinuak neurtzeko ekipoak jarri dira udalerri osoko ikastetxeetan, aztertu nahi izan diren erabilera eta jokabideen arabera ikastetxeei eurei egoki iruditu zaien lekuetan.

Gailu horien funtzionamendua ondoko honetan datza: batetik, argiz, soinuz edo ikus seinalez (semaforoa, pantaila eta abar) zuzeneko informazioa ematen du, espazio horretako dezibelioak jasoz, erabiltzaileek, mugak gainditu dituztela ohartuta, beraien jokabidea alda dezaten; eta bestetik, urrutiko erregistroa egiten du, eta horri esker ikastetxeko zuzendaritzak ebaluazio-tresna bat izango du erabakiak hartu behar direnean hartu ahal izateko.

2016 urte honetan, ekipo horien lana nolabait osatzeko, ikasle eta irakasleei zuzenduta, baina familietara ere iristeko asmoarekin, tailer batzuk jarri dira martxan Ingurumen Hezkuntzako Udal Zerbitzuarekin elkarlanean, zaraten  inguruan eta horiek osasunean eta gure bizi-kalitatean duten eraginaz formakuntza-saioak emateko. Kanpaina horren emaitzak tailerrak amaitzen direnean islatuko dira zaratak osasunean duen eraginaren inguruko informazio-liburuxka batzuetan.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
20.05.25
Ermuak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasearen hirugarren saioa hartuko

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko