Bizkaiko ogitarteko onenaren bila, baita Ermuan ere

27.04.16
Gizartea

Abian da Bizkaiko I. Ogitartekoaren Astea, ogi arteko sorkuntza onenak aurkitzeko lehiaketa berritzailea. Igande honetara arte, maiatzak 1, probintziako 30 establezimenduk parte hartuko dute ekimen honetan, eta tartean daude Ermuko bi lehiakide.

Sagarra Gastro Bar eta Sirimiri dira gure herriko ordezkariak, eta bakoitzak bere proposamena aurkeztu du. Aste honetan zehar dastatzeko aukera izango da, sei euroren truke, Amstel Oro garagardo botilarekin batera.

Pavorito’ da Sagarra tabernak bere sorkuntzari eman dion izena. Indioilar papar errea da nagusi, mostazarekin eta albakarekin, Gouda gaztarekin, tipula karamelizatuarekin eta kalabazinarekin estalita. Guztia hiru zerealekin egindako ogian kokatzen da, ali oli saltsarekin igurtzita.

Rukula letxuga oinarri duela, zaldiko haragi errea aurkezten du Sirimiri tabernak, arrautza gorringoa eta trufa gainean dituela. ''Sirimiri camino a pura sangre'' tomatez igurtzitako etxeko ogian eta trufa gatzarekin eta oliba beltzekin gozatuta eskaintzen da.

Ermuko bi lehiakideek Bilboko Aingeru Etxebarria Sukaldaritza Eskolan prestatu beharko dituzte bihar, osteguna, euren ogitartekoak. 30 parte-hartzaileak norgehiagokan arituko dira bertan, baina igandera arte izango dugu euren sorkuntzak dastatzeko aukera.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean