Proiektu eta zerbitzu berriei heldu eta Santa Anako eraikina berrogei urtez erabiliko du Eskolabarrik

05.05.16
Hezkuntza

Ermuko Udalak eta Eskolabarri K.Koop. M.ak administrazio emakida sinatuko dute ikastetxeak Santa Anako eraikina eta barneko ekipoak datozen berrogei urtetan modu pribatuan erabiltzerik izan ditzan, urteko 15.000 euroren truke ordainduta. Udalbatzarra aho batez alde agertu zen astearte iluntzean egindako Osokoaren Bilkuran, non administrazio emakida eta bertan jasotako baldintzak onartu zituzten. Irakasle eta langile ia guztiek bileran izan ziren gaiaren aurkezpena, eztabaida eta bozketa ikusteko.

Emakidaren xede da “Eskolabarri sozietate kooperatibo mugatuari bere jarduera egun baino baldintza hobeetan egiten lagunduko dieten proiektuak gauzatu ahal izatea, ikasleen kopurua hazi egin zaiolako eta, batez ere, familien beharrizanei erantzungo dieten zerbitzu berriak ezarri ahal izateko”. Eskolabarrik egun Haur eta Lehen Hezkuntzako heziketa ematen du bi urtetik 12ra bitarteko ikasleentzat. Ikastegiak egun 203 ikasle ditu eta 19 pertsona ari dira bertan lanean -14 bazkide eta 5 langile- eta hazten jarraitzea aurreikusita du, ahal bezain pronto Derrigorrezko Bigarren Heziketa lerroaren eskaintza jartzeko asmoa duelako.

Eskolabarrik eragiketa honetan 750.000 euro inguru inbertituko ditu, horrekin aurre egingo eta ordainduko duelarik epe luzerako lagapena, eraikina egokitu eta instalazioak eraberritzea herrian gauzatuko duen heziketa proiektuarekin bat egon daitezen. Gobernu taldeko PSEk zorionak adierazi zizkion Eskolabarriri “herriarekiko erakusten zuten konpromisoagatik, ekimena aurkeztu eta barne daramatzan arriskuak gain hartzeagatik”. EAJko bozemaile, Jol Gisasolak ere ekimena eta bazkideak txalotu egin zituen “erakutsi duzuen ausardiagatik eta proiektuan murgiltzea erabaki izanagatik”. EHBildu taldeko Jon Canok bere taldearen babesa azaldu zuen “hezkuntza proiektuak euskara, ingurumen eta jasangarritasun irizpidea ardatz dituelako, eta herri onurako kooperatibaren izaera izanagtik”.

Bilkurak hiru ordu eta erdi pasatxokoa izan zenez ikus-entzunezko materiala prestatzea ezinezko izan zaigu, egun gutxi barru prest izatea espero dugularik. Daukagunean bideo akta digital gisa eskainiko dugu webgune honetan bertan.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
25.06.25
Ermuko Udalak II. Haur eta Nerabeen Tokiko Plana onartu du

Sei helburu orokor eta 30 ekintza zehatz jasotzen ditu dokumentuak 2025-2028 epealdirako
Imagen
17.06.25
'Ermua, Hiri Lagunkoia’ taldeak eta LHko ikasleek espazio publikoetako bizikidetzari buruzko gogoeta egin dute

Belaunaldien arteko tailerren bidez gatazkak saihesteko formulak landu dituzte