Imagen
Maileguan hartutako liburuentzat epea luzatu du liburutegiak
06.05.16
Udal Liburutegia
Aste honetatik aurrera, udal liburutegiko liburuen mailegu-epea 21 egunekoa da, orain arte baino (14 egun) astebete gehiago, alegia.
Bi dira aldaketa horren zergatiak. Batetik, eLiburutegia plataformatik deskargatu daitezkeen liburu digitalen mailegu-epea 21 egunekoa da; eta bestetik, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarera sartu berri diren Bilboko liburutegiek ere 21 egunez mailegatzen dituzte liburuak. Gainera, azken urteotan hainbat liburutegitako bazkidek epea luzatzeko eskaera egin dutela kontuan hartuz, liburutegi zerbitzuak erabaki du Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean mailegu-epea 21 egunera luzatzea.
Udal liburutegiko langileek aldaketa hau guztion onerako izatea espero dute.
Lotutako albisteak
Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat