'Paseo osasungarriak', berriro ere abian ostegunetik aurrera

17.05.16
Kirolak

Ermuko Udalak iazko ekainean estreinatu ziren Ibilaldi Osasungarriei ekingo die berriro, Kiroletako eta Gizarte Zerbitzuetako alorretatik garatutako Ermua Mugi! programaren bitartez.

Ohitura osasungarriak eta bizimodu aktiboa bultzatzea da ekimen horren helburua. Horretarako, hiritarrak eguneko ariketa fisikoa egitera animatu nahi dira, bizi-kalitatea hobetu dadin. Bide horretan, Ermuko Udalak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren, Debabarreneko Osakidetzaren eta herriko Osasun Zentroaren babesa du.

Ostegun honetan hasiko dira berriro ibilaldiak; zazpi izango dira guztira, ekainaren amaierara arte. Ostegunero ordu eta erdiko ibilbideak egingo dira, eta 10:00etan Zubiaurren hasi eta 11:30ean San Pelaio plazan amaituko dira. Honako egutegia zehaztu da:

  • Maiatzak 19: Zubiaurre-Sallabente (3.410 metro)
  • Maiatzak 26: Zubiaurre-Karabiaga (3.810 metro)
  • Ekainak 2: Zubiaurre-Urtia (3.160 metro)
  • Ekainak 9: Zubiaurre-Sallabente (3.410 metro)
  • Ekainak 16: Zubiaurre-Karabiaga (3.810 metro)
  • Ekainak 23: Zubiaurre-Urtia (3.160 metro)
  • Ekainak 30: Zubiaurre-Sallabente (3.410 metro)

Txango guztietan, parte-hartzea doakoa da, eta Jarduera Fisikoaren Orientaziorako Tokiko Puntuko kirol teknikariarekin eta Ermua-Zaldibar Eguneko Ospitaleko boluntarioekin batera burutuko dira ibilaldiak. Gainera, bidea amaitzean, hamaiketako osasungarria eskainiko zaie parte-hartzaileei San Pelaio parkeko kioskoan.

Integrazioa eta kontzientziazioa

Ermua Mugi! programako arduradunek gure udalerriko biztanleriari jakinarazi nahi diote kirola sarri egiteak eta elikadura osasuntsua izateak bizitza osasungarriagoa bermatzen dutela. Horretaz gain, pertsonak gizartean barneratzea da ekimenaren xedeetako bat. Bakarrik bizi diren pertsonak edo besteak zaintzeaz arduratzen direnak konpainian ekintza sozial bat egitera animatu nahi dira horrela.

Gogorarazi nahi da, bestalde, Ermuko Zirkuitu Osasungarri Adimentsuen Sarean zehar dauden balizetan Hiribili eskumuturrekoa erabili daitekeela. Horri esker, erabiltzailearen aktibitatea Internet bidez kontsulta daitekeen fitxa batean gordeta gelditzen da. Egindako distantzia, denbora, abiadura, kontsumitutako kaloriak, eta abar biltzen ditu. Pultsera eskuratu nahi izanez gero, Miguel Angel Blanco udal kiroldegiko Jarduera Fisikoaren Orientaziorako Tokiko Puntura jo behar da.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da