Santixau parrokiak bere kontu ekonomikoak argitaratu ditu

19.05.16
Gizartea

Ermuko Santixau Parrokiak 2015. urteko ekonomiari dagokion informazioa aurkeztu du. Bertan, atalka, pasatu den urtean izandako diru-sarrerak, gastuak, obrak eta diru-batze bereziak zehazten dira.

2015eko abenduaren 31n bildutako datuen arabera, 69.848,94 euroko diru-sarrerak eta 67.550,08 euroko gastuak izan zituen iaz elizak; 2.298,86 euroko superabita, alegia. Gainera, 4.076,06 euroko partida dauka ezohiko konponketetarako zuzenduta.

Ekonomia propioaz gain, parrokiak 14.731 euro jaso ditu urtean zehar egindako diru-batze berezietan. Kopuru hori oso-osorik Cáritas, Manos Unidas, Elizbarrutia eta bestelako erakundeentzat izan da.

Parrokiako Ekonomia Batzordeak eskerrak eman nahi izan dizkie Ermuko herritarrei, urtean zehar emandako laguntzagatik. Etxe guztietara bidali den ohar informatiboan azaltzen denez, parrokiaren helburua eta nahia autofinantziazio osoa lortzea da, elizaren zerbitzuak erabiltzailen dituzten pertsonek egindako ekarpenekin, katolikoak ez direnek dirurik jarri ez dezaten.

Hori horrela, elizako erabiltzaileak egokitzat jotzen dituzten dohaintzak egitera animatzen ditu kristau elkarteak. Horretarako, diru-kopuru finko bat ezarri daiteke, helbideratuta nahiz parrokian bertan entregatuko dena, edota larunbatetako eta igandetako mezetan eman.

Parrokiaren kontu ekonomikoei buruzko informazio guztia jarraian topatu dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
Ermuak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasearen hirugarren saioa hartuko

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne