Abian da Ermuko saihesbideko Beko-Erreka zatiko bide-zubiaren muntaia
Aldi baterako enpresa-elkarte (ABEE) esleipendunak Hegoaldeko saihesbidea proiektuaren barne Beko-Erreka zatian bide-zubiak jartzen jarraituko du datorren astean. Izan ere, maiatzaren 24an bigarren zatiari ekingo dio (E/A-5 egiturari) eta, horregatik, Gipuzkoako Etorbidea eta Eitzaga auzoa lotzen dituen errepidea tarteka moztea aurreikusi eta iragarrita du. Trafikoaren gain izango duen eragina baxua da, ibilgailuek txandaka pasa ahal izango baitira konpartituko duten erreitik.
Aste honetako martitzenean –maiatzaren 17an- aldizkako mozketak egin zituzten puntalak jartzeko eta material oso astuna ekarri eta altxatzeko garraioak kokatzeko. Pisu eta luzera handiko biga metalikoak jarriko dira bide-zubiaren taulak egin ahal izateko, lan horretan makineria berezi eta erraldoia erabili behar dutelarik. Eitzagako auzorako errepidea eta hainbat leku okupatuko dituztelarik lana gauzatzeko. Hori horrela, bide eta auzoan hainbat eragin izango dira, maiatza, ekaina eta uztaileko hainbat egunetan bidea moztuta izanik –ordu tarte batean edo egun osoan- hala autoek nola oinezkoek. Mozketa horiek segurtasuna bermatzeko eta lan eremua libre izateko egingo dira, inolako gorabeherarik izan ez dadin.
ABEEk exekuzio plan zehatz prestatu eta denboran proiektatu du, guzti horren berri eman eta iragartzeko jarduerak ere aurreikusi dituelarik, eraginak ezagutzera emateko, sartu eta irteteko alternatibak, egun eta ordu zehatzak eta abar jakin ditzagun. Interbiak Izelaieta kalearen 2ko etxabean herritarrak artatu eta informatzeko duen bulegoa komunikazio ekintzak koordinatu eta interesaturiko pertsonak informatuko ditu.
Eitzaga ixteak, Aixola urtegira eta ingurura doazen pertsona askori eragingo die
Beko-Erreka ABEEak (Sobrino, Cycasa, Viconsa eta Geotunel enpresak) orain arte auzorako bidearen gainetik pasatzen diren egiturak egin dituzte, horretarako bidea behar izan dutenean moztu eta semaforoen bidez erregulatuz. Horren ondoren taulei eutsiko dieten egitura metalikoak altxa eta jarri behar dira bide-zubiko -errepidearen oinarri horizontala- prestatzeko. Taula horrek 190 metroko luzera izango du ardatz eta euskarri izango diren oinarrietan eta horretarako kaxoi mistoa prestatuko da –burdinazko egitura eta hormigoia-.
Taula luze hori bost tarte edo zatitan banatu dute. Zati txikienak 28 metroko luzera izango du, erdian 36tik 38 metrora doazen beste hiru eta 50 metroko luzera ikaragarria duen azken bat, bosgarrena. Laburbilduz, errepideak izango duen zabaleran –sekzioan- hiru errei izango ditugu, bakoitza 3.5 metroko eta metro erdiko bazter bide bi. Hortaz, bide moderno eta erosoa, egungo kalitate eta segurtasun eskaera gorenak betetzen dituenak. Altza eta kokatu beharreko egitura metaliko horiek 65, 70, 80, 85 eta 110 tonako pìsua dute, hurrenez hurren.
Planifikazioaren zehaztasunak eta aste bakoitzean eragingo dituzten afekzioak
Muntaiaren planifikazioan aurreikusitakoari jarraiki lanak maiatzaren bigarren hamabostaldian hasiko dira, ia ekaina osoan zehar garatuko eta uztailaren erdia. Maiatzaren 17 eta 24an eragin puntual eta goizean bide mozketan izango ditugu. Maiatzaren 30etik ekainaren 1era bitartean, auzora sartu-irteteko bidez goizeko 8etatik arratseko 7etara bitartean itxita izanen da. Ekainaren 6tik 8 eta 13tik 15era bidea egunez eta adierazitako orduetan moztuta izango da, bina zabalik iluntzetik aurrera. Ekainaren azken egunetan ez da lanik ez mozketari izango auzoko San Pedro jaiak direlako.
Azkenik, uztailaren 4tik 8ra bitarteko aste osoan, bidea eta sartu irteera itxita izango da 24 orduetan. Nolanahi, auzokoentzako salbuespenak aurreikusi dituzte, mugikortasun arazoak edo autorik ez dutenentzat kasurako. Horiek txartel bana izango dute eta enprak berak garraiatuko ditu obretatik lanen arabera eta segurtasuna bermaturik dagoenean. Olaetxe baserrira artean bidea zabalik izango denez gero, ikastetxetik aparkalekura nahiz Ego edo Rada enpresetara iristea izango da.
Gainerako gidari nahi oinezkoek Areition dagoen 634 nazionaleko desbideratzea hartu beharko dugu eta AP-8 autobidearekin lerro zuzen doan hormigoizko pistatik iritsi beharko Eitzagara. Eta Aixola urtegira joateko Elgetatik edo Areitiko Santa Marina auzotik abiatuta.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da