Aurtengo Gastronomi Jardunaldiek hainbat berrikuntza dakartzate

27.05.16
Gizartea

Gastronomi Jardunaldien edizio berria ate joka dugu. Ekainaren 13tik 19ra bitartean gauzatuko da. Lobiano Gastronomi Elkarte antolatzaileak hainbat berrikuntza iragarri eta aurreratu dizkigu. Izan ere, eboluzioaren zati baita berrikuntza. Egitaraua moldiztegitik irtetear dagoen arren, hainbat zertzelada aurreratzen ditugu.

Berrikuntza behinena aurtengoan larunbateko azokarik izango ez dugula da. Nolanahi ere, ez diogu mokadu ederrei uko egin behar izango, beste aukera zabal batzuk edukiko ditugulako. Ekainaren 16tik 19ra bitartean Orbe Kardinalaren plazan bazkari azkarreko hogeita bi postu mugikor izango ditugu. Guztiek, aurtengo Espainiako ‘Food Trucks’ txapelketan parte hartu dutenak. Aukera anitz; azkartasuna, zaporea eta prezio ona izango dira eskaniko ditugun prestakuntzen ezaugarria.

Dastatze-afaria Calahorra (Errioxa) herritik etorri zaigun ‘Chef Nino’ sukaldariak prestatuko du. Lurraldeko barazkiek lehentasuna izanik.

Pintxo lehiaketak eutsi egingo dio, oso errotua egon eta aparteko harrera izan ohi duelako. Horretan hogeita hamaika ostalarik parte hartuko dutelarik. Pintxo gogo-gozoak aste osoan zehar.

Larunbat arratserako bakailao lehiaketa errepikatuko da, izen-emateak astelehenetik aurrera egin ahal izango direlarik. Txapelketan 25 bikotek gehienez parte hartu ahal izango dute. Izen-emateak 20 euro dira bikoteko. Horrez gain, paella solidarioa, dastatzeak, haurrentzako tailerrak eta beste jarduera asko ere izango ditugu aukeran. Horiek iritsi artean, 2016ko pintxo lehiaketara aurkeztu diren proposamenen argazkiak uzten dizkizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean