Ermuan Bagara! Euskaraz bizitzeko hamabi ordu eta erdi

27.05.16
Euskara

Ermuko Euskaltzaleen Sareak mugarri bat beteko du bihar. Egunez egun ehuntzen doan sareak aldarrikatzen duena beteko ‘Ermuan Bagara’ jardunaldiarekin. Pentsau eta egin dena euskaraz, laburbilduz Euskara hutsean bizitzea. Hizkuntz normalizaziorantz bide luzea egin nahi dute! Zer egine badagoenez, onena ekitea da. Biharkoa, aukeraturiko eguna da: Ermuan Bagara! Egun batean hamabi ordu eta erdi osorik euskaraz bizitzea posible egingo duena.

Antolatzaileek –eta horiekin bat egin duten boluntarioa askori esker- maiatzeko azken larunbatean euskara gure herriko kaleetan bizirik eta indartsu egoteko, 12 ordu eta erdian euskara hutsez izango diren jarduerak egitarau betea biziko da jai giroan. Jakina denez, egitaraua ez da biharko egunera mugatzen, ekintzaz lepo baitator. Adin tarte guztientzako eta era ezberdinetako ekintzak izango dira, familian edo lagun artean gozatzeko modukoak.

Ekimen handi hori ia prest dago. Ekimenarekin bat egin duten pertsona, talde eta elkarteak ugari dira: kultura, kirol, gizarte alorretakoak, eragileak, eta abar… Sustatzaileek hainbat azpiegitura prestatu dituzte helburua bete eta arrakasta lortze aldera: webgunea, kartela, abestia, flashmoberako koreografia, merchandising-eko produktu hainbat –elastikoa, burukoa, motxila, poltsa, eta bar…-. Material guztia salgai duzue Euskal Birusa elkartearen egoitzan.

Herri bazkaria egingo da, bainan jada ez dago lekurik, Ermuko Euskaltzaleen sareak antolatutakoa. Egun horretan bertan, herriko Udalak Euskaldun Berria plaza inauguratuko du, helduaroan euskara ikastea erabaki duten pertsona guztien ohorez. Euskaldun Berria izendatzeko hautatu den tokia Torrekua, Ertz, Scorpio eta Zutik tabernen arteko espazioa da. Inaugurazio ekitaldia maiatzaren 28an izango da, Ermuan Bagara ospakizun horren barnean.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko