Orbe plazan dugu kalean hartzeko janariaren lehen merkatu
‘Food Truck’ izenaz ezagutzen dena ekainaren 16tik 19ra bitartean gurean hartuko dugu, jarduera ugari eta bertako nahiz nazioarteko errezetak dakartzalarik
Gazte ekintzaileen hamar furgonetak Orbe Plaza jaiaren gune nagusian bihurtuko dute, herritar guztiak inplikatzeko xedez, ospatzen ari garen jardunaldiez goza dezaten
Herriko Gastronomi Jardunaldien XVI. Edizioaren baitan gaurtik igandera bitartean herrian kalean hartzeko janariaren 1ngo merkatua (Street food market delakoa) izango, zeinak janaria prestatzeko bertako nahiz atzerriko modu eta errezetak dakartzan.
Gazte ekintzaileenak diren hamar furgoneta jarri dira gaur Orbe plaza eta frontoian zehar, gastronomi jardunaldien baitan –pintxo lehiaketa edo dastatzeekin- gozatzen ari garen zaporea osatu eta zabaltzeko xedez. ‘Gastronetak’ izena ere jasotzen duten jaki ibiltariko furgonetak bertako sukaldean aritzeko moduak nahiz atzerrikoak erabiliko dituzte. Mokadua jateko izango dugun ordutegia ondorengoa da, gaurko egunean eta biharko ostiralean arratseko 5etatik gauerdira eta asteburuan –larunbat eta igandea- eguerditik gauerdira bitartean, 12 ordu etenik gabe.
Ekimenaren osagarri beste hainbat jarduera ere izango ditugu aukeran: esaterako, edari dastatzeak, produktuen erakusketa, haurrentzako jarduerak, zuzeneko musika, tatuaje egileak, sukaldean jarduteko aholkuak, Lambretta, Vespa eta scooter motako motorren kontzentrazioa, eta abar.
Gaurtik igandera arteko ekimen honi “Van sobre ruedas” izena jarri zaio (ingelesez ‘Van’ hitzak furgoneta esan nahi duenez, hitzekin jokatuaz). Elkartea antolatzailearen iritzi eta esanetan “pertsonak –bertakoak nahiz bisitariak- jaiaren bihotza izan daitezela nahi dugu eta jardueratan aktiboki parte har dezatela” da beren asmoa.
Ekimena Lobiano gastronomi elkarteak eta Bilboko Tangramek ekarri dute. Tangram Mondragoi Unibertsitateko hamar ikasle eta ekintzailek osatzen dute. Gure Udalaren eta ‘Amstel’ garagardo etxearen babesa dute, azken horrek Van sobre Ruedas Food Truck Market ofizialki finantzatzen duelako.
Ekimen honek lehentasun gauza bikoitzean jartzen du; kalitatean eta produktu aniztasunean. Ermuan estreinakoz Jabugo jatorrizko deitura duen urdaiazpikoa dastatu ahal izango dugu. Van sobre Ruedas honek bertako merkataritzari laguntzeko asmoa duenez gero, aurtengoan Hermeneus bertako produktuak salerosteko on-line plataforma du lankide gisa. Uda honetako ibilbidean Ermua hirugarren geldialdia da, tropelak uztailean Bermeon izango delarik eta abuztuan Plentzian, eragileen jaioterrian.
Lotutako albisteak

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne