Jai, Giroa eta eta Sagarra tabernatako pintxoek 2016ko sari ofiziala jaso dute

21.06.16
Gizartea

‘Jai’ tabernak, ‘Giroa kafetegiak’ eta ‘Sagarra gastro tabernak’ aurtengo pintxo lehiaketako epaimahai ofizialaren lehen, bigarren eta hirugarren saria eskuratu dute hurrenez hurren. ‘Kalabaza lorea’, ‘Giroa saiheskia’ eta ‘Jatorria’ izeneko pitxoak saridun suertatu dira aurtengoan. Lobiano Gastronomia elkarteak antolatutako lehiaketa herrikoi hori igandean bukatu eta itxi zen.

Epaimahaikide izan dira Durangon dugun Kobika jatetxeko Koldo Kortabitarte, eta Ondojan enpresako koordinadore Josean Azpeitia. Horiekin batera laguntzen Lobiano Gastronomi Elkarteko Jesús Portugal partaidea. Epaimahaiak pintxo guztiak dastatu zituen eta bakoitzaren presentazioa, egiteko prozedura, egitura eta zaporea baloratu. Eta aurten estreinakoz pintxo sanoenaren aipamena egin izan dute, hori urkaregi jatetxeari egokitu zaiolarik ‘Antxoaren mila osto’ proposamenagatik.

Kontsumitzaile eta bezeroek epaimahaiarekin ez dira bat etorri, webgune korporatibo honeten nahiz larunbatean plazan jarritako ontziaren herri bozkaz. Hortaz, pintxoak dastatu eta beren botoa eman dutenek honako iritzia agertu dute: Titanic tabernaren ‘Oasia’ 37 boto, Hanningansen ‘Rollo Sabroson’ izenekoak 29 bozka eta Frankfurtekoak 24 bozka. Bozketan parte hartu dutenen artean produktu zorta zozketatuko da.

Lehiaketa ostiral gauean erabaki zen, epaimahaiko kideek aurrez finalera pasatzeko aukeratu zituzten hamabi establezimenduetatik bigarrenez pasa eta pintxoa berriz dastatu eta gero. Epaimahaiak establezimenduek aurkeztutako proposamenen maila altua azpimarratu du, horien aurkezpen txukuna eta aukeraketa egokigatik. Aurtengoan, lehia eta kalitatea ezaugarri izan ditugu -30 establezimenduk- parte hartu baitute.

 

2016 Pintxo lehiaketara aurkezturikoen herri bozketa
Lekua Taberna Pintxo Boto kop
1 Titanik · Oasis 24 37
2 Hannigans · Rollo Sabroson 9 29
3 Frankfurt · 24k 6 14
4 Mojito Club Kiska · MojitoStyles 16 10
5 Sagarra · Origen 20 7
6 Jai · Flor de calabaza 12 6
7 El Ombu · Timbú 5 5
8 Mendiola · Ni·o, del suelo no! 15 5
9 Laubide · Hojaldre de hongos 14 4
10 Akelarre · Caracola de mar 1 3
11 Giroa · Costilla Giroa 7 2
12 Infre·u · Oilasko deabrua 10 2
13 Caperos · Chuletillas de Conejo 3 1
14 Goien · Mini arroz a la cubana con pisto y huevo de codorniz 8 1
15 La Forja · En el fondo del mar 13 1
16 Sim·n · Velero Sim·n 22 1
17 Tribuna · Isla Tribuna 26 1
18 Txalaparta · Euritapa 27 1
19 Urkaregi · Mil hojas de Anchoa 28 1
20 Beer Station · La Venganza de la Gilda con Salsa Putanesca 2 0
21 Eklipse · Carrilleras ib·ricas con espuma de vino 4 0
22 Irulitxa · Baserri eta Mendia 0 11 0
23 Niza · Hamburguesa de morcilla con huevo de codorniz 17 0
24 Paddock · Bacalao a la mejorada 18 0
25 Pata Negra · Tartar de sardina ahumada 19 0
26 Sidney · Secretos de Australia 21 0
27 Sirimiri · El huevo de sirimiri 23 0
28 ToGuay · Cuarteto toguay 25 0
29 Xagua · Timbal Xagu 29 0
30 Zutabe · Canutillo de Pollo en 3 texturas con tartar de verduras 30 0
31 Zutik · Atxili-pu 31 0

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude