Betiondo elkarteko arkulariek amaiera eman diote bost domina lortu izan duten denboraldiari

27.06.16
Kirolak

Betiondo Arku Tiraketa Elkarte ermuarrak zeru zabaleko eta arku tradizionaleko tiratze denboraldiari amaiera eman berri dio. Elkarteak denboraldia ontzat eman eta baloratu du, “emaitza onak lortu izan dituztela” kontsideratu ondoren. Horrela jaso eta adierazten du webgunera bidali digun idatzian. Kide eta arkulariek txapelketa ezberdinetan lortu dituzten emaitzei so eginez, balorazio zuzena da eginen dutena, guztira metale ezberdineko bost domina lortu baitituzte 2015-2016ko denboraldi honetan.

Lorturiko emaitzen laburpena ondorengoa da:

  • Bizkaiko txapelketan: Mikel Lopez kidea txapeldunorde izan da, hortaz zilarrezko domina jantzi duelarik.
  • Euskadiko Txapelketan: txapelduna Jose Mª Muñoz ermuarra izan da eta Mikel Lopez taldekidea berarekin igo da podiumera hirugarren bukatu eta gero.
  • Euskal Ligan Mikel Lopez lehen sailkatu eta txapeldun izan da, bere taldekide Basilio Izquierdok hirugarren postua lortu zuelarik eta, beraz, brontzezko domina.

Azkenik, adierazi behar baita, denboraldian lorturiko beste mugarri bat, Euskadiko errekorra hautsi izatea dela Mikel Lopez 30 metroko distantzian eta jaurtiketa serie bien batuketan onena izan baita.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da