Bukatzear dago 'Literazia–Lorezaintza' izeneko programa, parte hartzaileek enplegua bilatzeko aukerak igoko dituenak

28.06.16
Ekonomi Sustapena

Hilabete honetan bukatzen da “Literazia –Lorezaintza” izeneko programa pilotu edo esperimentala, zeina Lanbideren –euskal enplegu zerbitzuaren- eta Ermuko Udalaren arteko elkarlanaz antolatu izan dena. Programa horretan parte hartu diren langabezi egoeran izan diren 16 pertsonak. Programaren garapenak bi fase izan ditu; lehenengoan parte hartzaileek matematika, lengoaia eta abilezi digitalen alorrean oinarrizko ezagutzak landu dituzte. Horretaz STI enpresa arduratu da. Egindako ikastaroari esker, parte hartzaileek 2. mailako ziurtagiri profesionala bete eta lortu dute. Bigarren fasean, aldiz, leku irekiak garbitzen ikasteko modulua egin dute, horren barne altueran lan-egiteagatik izan daitezkeen lan-arriskuak prebenitzeko atala eta parke nahiz lorategiak jarri eta mantentzeko modulua baita ere.

Bigarren zatian parte hartu duten pertsonek trebatzeaz gain enplegaturik ere izan dira egun erdiko lan-jardunaldia, kontratu horien finantzazioa udalak berak gain hartu izan duelarik. Taldea bigarren partean herriko auzoetan zehar ibili da garbiketa lanak eta lorategiak jartzen eta mantentzen.

Trebatze eta enplegu programa hau aurrera ateratzeko elkarlanean eta planifikazio estuan ibili dira udaleko gizarte-ongizate zerbitzua, zerbitzuetako lan-taldea eta Toki-garapen alorra.

Hamaseien artetik batek jada lana lortu du eta lan-merkatura bueltatu da. Gainerako kideek uztailean enplegua bilatzeko zereginari ekingo diote. Aipatu behar, partaideen artean hiru lan-ekimen dituztela eta horiek gauzatzen badira, sei lagunek enplegua izango dutela.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du