Ermua Hiria literatur lehiaketaren XXII. edizioak baditu irabazleak

01.07.16
Udal Liburutegia

Aurtengo Ermua Hiria literatur lehiaketako epaimahaiak, literatura historikoa ardatz izan duena, Mario Caballero Leon valentziarraren (Picanya) “Las flores de la vereda” lana hautatu du gaztelerazko narratiba saileko irabazle gisa.

Hizkuntza berean, poesiaren alorrean, Juanma Velasco Centellesi (Benicàssim - Castellón) eman zaio saria “Desertar. De tanto…” lanagatik.

Euskarazko sailari dagokionez, narratiban Igor Mercado Azcuenaga Leioako bizilaguna suertatu da garaile “Love of the common people” obrarengatik.

Olerkien atalean, Jon Joseba Aizpurua zumaiarra izan da irabazlea “Ahanzturaren amildegia” lanarengatik.

Atal bakoitzeko irabazleak 400 euroko saria jasoko du. Gainera, obrak liburutegiaren mikrositean kontsultatu daitezke.

Partaidetza altua

Aurtengo edizioko datuei erreparatuta, gazteleraz 78 idazlan (20 emakume eta 58 gizon) eta 148 olerki (49 emakume eta 99 gizon) aurkeztu dira.

Euskaraz, aldiz, narratiba modalitatean 7 lan (6 emakume eta gizon bat) aurkeztu izan dira, eta poesigintzan 7 lan (7 gizon).

Azpimarratzekoa da parte-hartzaileen %99ak e-posta bidez bidali dituela lanak, eta gainerako %1a, aldiz, posta arruntaz baliatu da.

Gaztelaniazko lanen epaimahaiak ondokoek osatu dute: Cándido Pascual (udal liburutegiko bazkide eta laguntzailea), Arantza Castillo (gaztelania irakaslea San Lorenzo Ikastetxean) eta udal liburutegiko langileak.

Euskarazko lanen kasuan, honako pertsonek osatu dute epaimahaia: Kepa Antxia, Amaia Rementeria eta Mª Asun Gabiola (Ermua BHIko irakasleak), Fernando Aranberri (Euskara Saileko teknikaria) eta Sara Gago (udal liburutegiko arduraduna).

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.