Álvarez, Errotabarriko entrenatzailea: 'entrenatzera oinez etortzea luxua da niretzat'
Errotabarri Eskubaloi Kirol Elkarteak denboraldi on bati amaiera emango dio aurtengoan. Elkarteko sei taldeek emaitza onak izan dituzte jokatu izan dituzten txapelketetan -ligan nahiz kopan-. Bigarren mailan dagoen seniorrak –ohorezko eta zilarrezkoan- laugarren amaitu du sailkapen orokorrean, nahiz eta taldearen estreinako parte hartzea izan, plazari uko egin zion beste batek utzitako gobidapen bidez. Hogei partitutik erdiak irabazi dituzte, bitan berdindu eta soilik 8 neurketatan amore eman dute. Imanol Alvarez (Ermua, 1967) entrenatzaileak multzo lehiakorra lortu du, maila eman duena. Gorabeherak izan dituzte lehen urte honetan, nola ez; lesioak, Tenerife –C.B. Tejina y C.B Salud- irletarainoko bidaiak, jolas jaitsierak eta abar, horiek guztiak gainditzen jakin dutelarik, lortutako meritu handikoa izanik. Gauza handia; aintzat hartzekoa. Jokalari guztiak amateurrak dira; ez baitira eskubaloitik bizi ez eta hori lanbidetzat izan. Emakume gazteak osatutako taldea da, bertan ikasleak, unibertsitarioak, estetika langilea, medikua, tailereko langile, dendari, taberna zerbitzari edo langabezian daudenak. Asteko lau egunetan entrenatzen dira eta asteburuko bosgarren batean partidak jokatu. Irailetik aurrera berriz kantxaratuko dira elastikoa izerditan lagatzeko, Errotabarriren eta Ermua herriaren izena estatuko bazter guztietan ezagutzera emanez.
Denboraldia itxita gero, senior taldeko entrenatzailearekin hitzordua adostu dugu solasaldia mantentzeko. Lehiaketaren tentsiotik urrundu eta denboral ematen ohi duen perspektibari esker, elkarrizketa interesgarri izan dugu. Alvarezen hitzetatik ondorioztatu dezakegu “lanean jarraitzeko prest dagoela hurrengo denboraldian taldeak gora egiten jarrai dadin, denboraldi txukuna bete eta maila eusteko” xedez. Imanolek “jokalarien konpromisoa, dedikazioa eta ahalegina” azpimarratu ditu, guztiak “eredugarritzat” kontsideratuz. “Jaiotze herriko eta bertako kirol elkartean egoteaz” pozarren dagoela aitortu digu eta, Donostiako Beraberak berritzeko egin zion proposamenari uko egitearen arrazoia “aita izateko eta etxean, familiaren ondoan” egoteko nahian arrazoitu du. “Niretzat entrenatzera oinez etortzea eta etxera berdin bueltatzea, kotxez ibili beharrik gabe, luxua da” erantsi du.
Solasaldian zehar kirol urteari errepasoa egin dio Imanolek; Ane Encina eta Anne Erauskin estatuko selekzioekin mundu txapelketa jokatu izana baloratuz eta, kasuan, etorkizunerako nahia agertuz: “prestatzaile fisikoaren lana elkartearen oinarriko taldeentzat, nutriziogile nahiz psikologo baten aholkularitza kirol elikaduraren nahiz atal emozionalaren gainean –sikiera noizbehinkakoa bada ere- jokalarien prestakuntzaren osagarri, garatzen lagunduko ligukeelako eta kalitatean aurrera pausua emango genukeelako, ez kirolean soilik gizatasunean ere hobera eginez seguru”. Jakin badaki, datorren denboraldian hamalauko taldeak izango direla, aurten baino bi ekipo gehiago taldeko. Hortaz, lehia handiagoa izango mailan. Aspektu anitzak ukitu eta gai ugariz hitz egin digu Alvarez entrenatzaileak, guztiak interesgarriak: eskubaloiaz orohar, “gutxitutzat” jotako kirolaz eta emakumeen elkartea izateko berezitasunaz, hori “pizgarri” beharko zukeena izan haren ustez. Imanolek herriko zaleak ere gogoan izan ditu zapore “gazi-gozoaz”. Alvarez ilusioz beterik dago goi mailan bigarren denboraldiaren erronkari aurre egiteko.
Hortaz, gogoeta interesgarri ugari denboraldia amaitu eta berri hasteko tarte honetan, non oro har fitxaketa berriez hitz eta idazten den. Ez da hori Ermuko Errotabarriren kasua, eskubaloiaren kirola maite duten pertsona konprometituak ditugulako, lansaridun fitxarik edo soldatarik izan gabe. Neskek balio eta konpromisoa aitzat hartuta Alvarezek aurreko denboraldian jokatu duten 17 jokalariekin kontatzen jarraitzen du, “beren balioa eta lehiatzeko gauza direla” erakutsi dutelako. Talde horretan bat egingo dute aurten hamazortzi urte izango duten eta jubeniletatik igo diren beste bost kirolari. Herriko elkartea lanean jarraitzen du datorren denboraldiko taldeak eratu eta inskribatzeko eta, lan horretan, Euskadiko autonomian jokatuko duen taldea ateratzeko lanean buru-belarri dabil jubenilen eta bigarren mailakoaren arteko zubi lan egingo duena. Baita ere elkarteko oinarria sendotzeko nahiz Eskubaloi Eskola egonkortzeko lanean. Datorren denboraldiko egutegiak ezagutzen hasi gara eta, horren arabera, jada badakigu zilarrezko seniorren lehen partida irailaren 4ko igandean eta goizeko 11etan izango dela. Taldeak Usurbil hartuko du etxean, Euskadi Kopako lehenengo neurketan.
Imanol Alvarezen hitzak oso-osorik MP3 formatuko audio artxiboan uztez dizkizuegu, gure Ivoox kanalean. Hamazazpi minutuko solasaldi mamitsua da, interesgarria, senior taldea eta hori zuzentzen duen pertsona ezagutzen lagunduko digutena.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke