Guztion erantzukizuna da, igogailu berriak zentzuz erabiltzea eta zaintzea

22.07.16
Gizartea

Azpiegitura publikoak zentzuz eta erantzukizunaz erabiltzea, gu guztion zeregin etikoa da. Horrela egin ezean, –beti ez bada ere, bai askotan- gure ekintzek ondorio ez atseginak izan baitezakete eta beti diru gastua dakartzate berarekin, gastu eta xahutze horri zuzenean nahiz zeharka guztiok egin behar diegularik aurre. Gure kasuan, ermuar eta bizilagun guztiak, hainbatean. Aurreko hausnarketa horren oinarria aste honetan neskato-mutiko gazte koadrila bati Zerukoa auzoko igogailu publiko berrian izaniko gertakizunean datza. Beren arduragabekeriak ondorio okerragoak ekar liezaiekeen arren, azkenean denak onik atera baitziren nahiz gorputzean zirrara sentitu. Hortaz, gertatutakotik ikasi egin behar dugu guztiok, ekiditeko etorkizunean. Gertatutakoaren testuinguruan hainbat aringarri daude; igogailuak jarri berri eta nobedade ditugula eta, gaztetasunaren ezaugarria.

Gertakizunaren nondik norakoak

Astearte arratsalde sargoritsuan gazte talde batek Udaltzaingora deitu zuen Zerukoako igogailuan harrapaturik zeudela jakinarazteko. Agenteek bertaratu eta igogailua zerbitzuz kanpo blokeatua zegoela frogatu zuten, behetik gorako erdibidean plot eginda geratu eta gero. Udaltzainek mekanismoa martxan jartzen saiatu zuten arre ezinezkoa izan zitzaien. Neskato-mutilek kezkatzen hasi ziren, urduri jartzen eta gertakizunagatiko presioa sentitzen. Udaltzain agenteek enpresa hornitzailearekin harremanetan jarri ziren laguntza eskatuz eta bertatik guardiako langile aditu bat bidaliko zietela erantzun. Egoera larritzen hasi zen; igogailuaren kabina panoramikoa da eta beira materialekoa, eguzkitan geldi zegoen, pisua gainditu zuten pertsona kopuru handia, bero itogarria, arnas hartzeko zailtasunak, haizea falta izanaren sentsazioa, kristaletan lurruna arnasaren erritmoa areagotzeagatik,…denbora aurrera eta hantze zintzilik, geldi.

Schindler enpresako langilea iritsi, itxitako taldea ateratzeko eta kabina jaisteko maniobra egin zuen. Mekanismoa jaitsi eta ateak ireki ondoren, barrutik hamalau (14) gazte atera ziren, horiek guztiak Udaltzainek zenbatu eta identifikatu zituztelarik, bakoitzaren datuak jasoaz. Gazteak izuturik egon arren lasaitua hartu zuten onik ateratzean. Nolanahi ere, kolpe-bero edo lipotimia sintomak izategatik bi gazte atenditu zituzten. Gure udalak gazten familiei eskutitza idatziko die gertakizunaren berri eman eta errepika ez dadin erantzukizuna eskatzeko.

Zuhurtziagabetasunaren adierazleak

  • Gehienez 8 pertsonara mugatutako igogailuan 14 pertsona sartzea.
  • Gehienezko pisua gainditzea
  • Azpiegitura zentzugabe eta jolasean erabiltzea
  • Gastuak eragitea: Udaltzain agenteen esku hartu behar izana, eta Schindler enpresako langilea etorri behar izatea erreskatatzera; joan-etorria; denbora eta beren burua inolako beharrik gabe arriskuan jarri izana.

Zerukoako igogailuak plaka bat dauka, non gehienez 8 pertsonek batera erabili dezaketela adierazten duenak. Aldiz, San Pelaio eta Aldapako igogailuek (altuera eta luzera luzeagokoak izan eta potentzia handiagokoak direnez) 12 pertsona igo ditzakete bakoitzak. Gertatukoaren ondoren, edukiera mugen inguruko mezuak areagotuko dira eta makina programatuko gehiegizko pisu antzematen denean alarma soinua jo eta aterik itxi ez dezaten.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
Ermuak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasearen hirugarren saioa hartuko

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne