Hobekuntza lanak UKEko instalazioetan hilabete honetan zehar

02.08.16
Kirolak

Aurreko baten komentatu genuen bezala, Ermuko Udal Kirol Erakundeak kudeatzen dituzten instalazio guztiek jarduera etengo dute abuztuan zehar, urteroko mantentze lanak burutzeko eta instalazio guztiak egunean jartzeko.

Ohikoa den bezala, hile honetan zehar igerilekuko basuen uztea burutuko da, ostean, isurbideen, eskaileren, hondartzen, dutxen, estolda-zuloen eta konpentsazio-basuen garbiketarako eta desinfekziorako. Era berean, igerilekuaren sistema guztien berrazterketa sakona burutuko da, hala nola: uraren tratamendu eta depurazioaren sistema, harezko filtroak, motorrak, bonba dosifikatzaileak, hondo-garbitzailea edo balbulen itxierak. Bi ekintza horiekin batera,  igerilekuetako depurazio ekipoen automatizazio prozesuari segida emango zaio. Automatizazio hau martxan jartzen den unetik berberetik, igerilekuetako klorazio eta berrikuntza prozesuek automata bidez kontrolatuko dira. Ondoren, igerilekuak beteko dira eta urari tenperatura egokia emango zaio, hile amaieran, instalazioak zabaltzen direnean dena prest izateko.

Araudi higieniko-sanitarioak ezarritako betebeharrak burutzeko, makina ororen geldialdia egingo da. Lan horien barne, ur bero sanitarioaren ur-hodien legionelosiaren desinfekzio programa gailentzen da, ur beroaren akumulazio-biltegien hustea, azterketa eta garbiketa, klimatizazio sistemen berrazterketa eta eraikin guztien bonba-aretoen eta kalderen inspekzioa egingo da. Garbiketa lan horiekin batera, esparru zein gimnasio guztiek, komun, aldagela eta dutxak barne, garbiketa orokor sakona izango dute. Desinfekzio eta higienizazio prozesu zehatza burutuko da, kirol instalazio hauei dagokion metodo espezifikoekin, ondorengo hamabi hilabeteetako egoera higieniko-sanitario perfektua bermatzeko.

Hobekuntza lanak instalazioetan

Gero eta abonatu eta pertsona gehiago erabiltzen dituzte igerilekuak eta kirol instalazioak, egoera horrek behartuta, bi eskailera eraikiko dira ebakuazio gaitasuna hobetzeko eta araudira egokitzeko. Uda garaiko geldialdi hau igerilekuaren kanpoaldean eta sotano plantan bi eskailera eraikitzeko erabiliko da. Eskaileretako bat, igerilekuen kanpoaldean ezarriko da, eta bestea, pistan kokatuko dena, sotano plantatik Zearkale kalera irteera izanda. Segurtasuna bermatzen duten lan horiekin batera, Kiroldegiko ateak ere aldatuko dira, eta berriak ipini.

Azkenik, gainontzeko eraikinetan ere berrazterketa eta inspekzio obra txiki anitz, ordezkapenak, erreposizioak eta erreparazioak burutuko dira. Egoera honek, euren ezaugarri edo dimentsioak direla medio, instalazioa itxita mantentzera behartzen du.

Gogorarazten dizuegu Kiroldegia itxita mantenduko den sasoian zehar, UKEko abonatuek Eibarko Orbea Kirol Zentroaren igerilekuak erabiltzeko aukera izango dutela. Instalazioara sartu ahal izateko derrigorrezkoa izango dela abonatu-txartela eta NANa aurkeztea. UKEk eta Aritzmendik ateak abuztuaren 24an zabalduko ditu, Betiondo Kirol Guneak aldiz, irailaren 1ean.

Informazio gehiagorako, hemen duzue abuztuko egutegi eta ordutegia.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke