Euskotrenek Bilboko Aste Nagusian gaueko tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu

18.08.16
Kultura eta Gazteria

Euskotrenek Bilboko Aste Nagusian zehar (abuztuaren 20tik 28ra bitartean, biak barne) gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du. Zerbitzu horiek Txorierriko (Bilbo-Lezama), Urdaibai (Bilbo-Bermeo), Durangaldea eta Deba Barrena (Bilbo-Donostia) lineatako ohiko zerbitzua osatuko dute. Horrez gain, gauez tranbia zerbitzua ere eskainiko da.

Tren bereziek Aste Nagusiko gauetan zehar joan-etorrien beharrizanak bete nahi diren linea guztiak indartuko dituzte eta horrela hurbilen dauden herrietako lagunek jaiak lasaiago gozatzeko aukera izango dute.

Bilbo – Durango – Elgoibar –Deba ibilbidea indartzeko zerbitzu bat egokituko da, gau osoan zehar tren bereziak eskainiz, 19:30etik 7:30era.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, geltokietan eta geralekuetan eta www.euskotren.eus webgunean ere jaso ahal izango dute informazioa eta twitter helbide honetan @euskotrenEJGV.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian