Minbiziari aurre egiteko AECC Bizkaiak hiru urterako ikerketa bekak esleitu

25.08.16
Gizartea

AECC Bizkaiak 70.000 euroko eta hiru urterako ikerketa beka berri bi esleitu, ikerlariek minbiziari aurre egiten jarrai dezaten. Ikerketak gure Erkidegoko zentroetan egingo dira

Hiru urtetarako beka horiek jasoko dituzten ikerlariek ondorengoak dira:

  • Lara Herrera: urteko 20000 € jasoko ditu doktoretza aurrea bideratzeko. Odoleko minbizia aztertzea proposatu du. Ikerketa Osakidetzan eta bere Transfusio eta Giza-ehunen Euskal Zentroan egingo du.
  • Veronica Torrano: urteko 50000 € jasoko ditu doktoretza bideratzeko. Gibelaren minbizia ikertzea proposatu du. Ikerketa CIC bioGUNE delakoan eginen du, Derion.

Horrez gain, elkarteak ezagutzera eman duenez aipatu azken zentro horretan bertan eta Carracedo doktoreak duen taldearen baitan lanean diharduen eta AECCren bekadun izan den Natalia Martín ikertzaileak artikulu zientifikoa argitaratu berri du ‘Nature Communication’ aldizkari aditu eta ospetsuan. Testuan lortu dituen aurrerapenen berri zehatza emanen du, bere ikerketa oinarri izan daitekeelarik bularreko minbizia bortitzenari (hiru negatibo delakoari) aurre egiteko tratamendu berriei aplikatzeari ekiteko.

AECC da minbiziaren ikerketarentzat diru eta baliabide gehien bideratzen duen erakunde pribatua

Minbizian aurrerapena dauden arren, aurreikusita dago munduko hilketen lehen arrazoia izango dela. 2030. urterako bere intzidentziak gora egingo duela aurreikusita dago, urteko 23,6 milioi kasu berri izanik. Aurreikuspen horiek ikusita egin beharreko ahalegina anitza eta handiagoa dela argi garatzen da eta, horietako bat ikerketa da, iragarritako joera horiei buelta emateko bide eraginkor bakarra baita momentuz.

Ikerketan egiten den ahaleginari esker, egun minbizia izaten dutenen %60ak gaixotasuna gainditu eta onik ateratzen da; tumore hainbaten tratamenduak ere ugari samurtu izan direlarik. Horren guztiaren ondorioz, minbizia duten gaixoen bizi-kalitateak gora egin du.

AECC elkarteak minbizia ikertzeko fondoak haz daitezela lotu du, proiektuen kalitatea eta gaixoekiko hurbiltasuna lehenesten dituen finantzazio iturri pribatuaren bidez. Horrez gain, ikertzaileen lan-egonkortasuna sustatu eta jasotako diru-ekarpenei jarraipen zorrotza egin dakiela bultzatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean