Mortadelo eta Filemon filmak itxiko du gaur Udako Zine zikloa

29.08.16
Kultura eta Gazteria

Gaur, Goya saridun den film batez disfrutatu ahal izango dugu. 2014ko Goya sarietan animaziozko pelikula onena izandakoa, Mortadelo y Filemon contra Jimmy el Cachondo, gaueko protagonista da. Javier Fressek zuzendutako abenturazko filma aurtengo Udako Zine zikloari amaiera emango dio.  Espainiako istorioetan famatu diren  Mortadelo eta Filemon, polizia-agenteak protagonistak dira.

Filma gaur gauean, abuztuak 29, 22:00etatik aurrera eskainiko da Orbe Kardinalaren plazan. Euria eginez gero, Santiago Apostoluaren arkupeetara aldatuko da emanaldia.

Sinopsia

Jimmy el Cachondo eta bere jarraitzaileak T.I.A agentziako dokumentu ultra sekretu bat lapurtu dute, eta beste espia agentzien aurrean irrigarri utzi dute agentzia. ‘Super’rak, ez du beste aukerarik izango, eta Mortadelo eta Filemonen esku utzi beharko du dokumenturen berreskurapena eta bilauari eskarmentua ematea. Horrekin batera, Filemonek, kartzelatik hies egin duen ‘Tronchamulas’ gaizkileari aurre egin beharko dio. Azkenean, biak elkartu eta Profesor Bacteriorekin batera lanean ipiniko dira gaizkileak aurkitzeko.

Jarraian ikusi dezakezue gauean gozatuko dugun pelikularen trailerra.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu