Eman zure iritzia Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako III. Planaren inguruan

16.09.16
Berdintasuna

Aste honetan amaitzen da ‘Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako III. Plana’ ebaluatzeko epea. Udaleko Berdintasun sailak galdetegi erraz bat prestatu du herritarron ebaluazio zabal eta sakon bat lortzeko. Horretarako, parte-hartze prozesu bat antolatu da, galdetegi elebidun (euskaraz eta gazteleraz) bat prestatuz. 20 galdera inguru idatzi dira, galdera itxi eta irekiak uztartuz, III. Plana garatzeko gako izango diren gaien inguruan.

Udal sailak, prozesu honekin jakin nahi duena, berdintasunaren bidean plan horrek zenbatean lagundu izan digun eta, eta emaitzen arabera, egun ditugun beharrak berraztertzea eta horren arabera etorkizunerako ekintza berriak planteatzea da. Emaitza horiek, prestatu den galdetegi baten ondorio dira, ‘Daiteke’ aholkularitzarekin batera, eta bi atal garrantzitsu ebaluatzen saiatzen da, bai langile teknikoen ekarpenak baita herritarron iritzi zabala ere.

Ebaluaketa lanak maiatzean hasi ziren, udal sailak eta alorrek aurkeztutako memoriak nahiz informazioen azterketa egiten, eta egun gutxi barru amaitzekoak dira, parte –hartze prozesu honen emaitzak aztertu ondoren. Prozesua, Berdintasun udal sailak zuzentzen du eta lan hori aurrera ateratzeko, Udalak Emakunderen eskutik diru-laguntza bat jaso du.

Guzti horrengatik, Ermuko biztanle guztiei deitzen zaie iruzkin eta ekarpenak egitera, Ermuarentzat nahiz gu guztiontzat ona izango baita.

Lotutako albisteak

Imagen
16.07.25
Jokabide matxistarik eta eraso sexistarik gabeko jaien alde

Berdintasun alorrak sentsibilizazio kanpaina garatuko du eta 'Puntu moreak' kalean jarriko ditu jaietako bost egunetan
Imagen
09.07.25
‘ZainSare’ programaren hiru udalerri pilotuetako bat izango da Ermua

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera
Imagen
24.06.25
Harrotasunaren eguna ospatu Emakumearen Topagunean, irudiz eta gogoetaz

LGTBIAQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta (ekainak 28), Ermuko Emakumearen Topaguneak jarduera kultural berezia egingo du