Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketaren edizio berria

20.09.16
Berdintasuna

Beldur Barik programaren edizio berri bat antolatu dute, urtero egiten den ekimena da eta gazteen artean indarkeria sexista saihesteko asmoz sortu zen programa. Programa horren barnean, ikus-entzunezko lehiaketa bat ospatzen da, non neska-mutilek ezberdintasun egoerei errespetuz, parekidetasunez, askatasunez, autonomiaz, elkarkidetzaz eta indarkeria sexista irmoki baztertuz aurre egiten dietela erakutsi behar duten.

Lehiaketa, 12 eta 26 urte arteko neska-mutilei zuzenduta dago, eta bi taldetan sailkatuta daude: 12 eta 17 urte artekoak, batetik, eta 18 eta 26 urte artekoak bestetik.  Aurkezten diren lanak Beldur Barik jarrera islatu behar dute eta emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi beharko dute. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken ahalduntze gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka.

Lanak banaka zein taldeka, baita ikastetxe, ikasgela edo elkarte gisa aurkeztu ahal izango dira eta obrak azaroaren 9a baino lehen bidali beharko dira. Lanak oinarri batzuk bete beharko dituzte, lehiaketaren helburuari erantzuna eman, proposamen originalak izan eta beste jaialdi batzuetara ez aurkeztutakoak izan beharko dira. Horrekin batera, lanak euskaraz, gazteleraz edo bietan aurkeztu ahal dira, baita beste hizkuntza baten, betiere euskarazko edo gaztelerazko azpitituluekin. Proiektuak, ikus-entzunezko formatuan aurkeztu beharko dira, bideo plataforma baterako esteka bateri lotura eginez eta parte hartzeko eskabidea bete www.beldurbarik.org/participa webgunean.

Irabazleen izenak datorren azaroaren 26an jakinaraziko dira Urdulizen, Uribe Kosta, ospatuko den Beldur Barik Topaketan. Bi kategorietan, 500 euroko lehen saria eta 300 euroko aipamen berezia banatuko dira. Gainera, publikoaren saria eta ikus-entzunezko produkzio onenaren saria ere emango dira, bakoitza 300 eurokoa.

Herri mailako lehiaketa eta sariak Ermuan

Autonomia Erkidego mailan egingo den lehiaketaz gain, Ermuko Udaleko Berdintasun sailak herritarren lanik onenak sarituko ditu. Horrela, bertako gazteen parte-hartzea sustatu nahi da. Oinarriak berdinak dira bi kategorietarako, eta hemen ikus daitezke. Kategoria bakoitzean irabazle bat izendatuko da, eta 300 euroko saria jasoko du. Sari banaketa Lobiano jauregian izango da azaroaren 25ean, eta Ermuko lehiakideen lanak ikusteko aukera izango da bertan.

Instituzioen babesa eta antolaketa

2009an jaio zen Beldur Barik programa, berdintasunaren aldeko euskal udalen Berdinsarea sarearen barruan; Ermua sare horri atxikita dago. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien zein EUDEL-en babesa eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta EITBren laguntza jasotzen du.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan