Paseatzea eta nordiko ibilaldia Ermua Mugi! ekimenaren proposamena ostegunerako

20.09.16
Kirolak

Ermua Mugi! Ekimenak bi jarduera izango ditu ostegunean: paseatzea goizez eta ibilaldi nordikoa arratsaldez

Ermua Mugi! ekimenak ibilaldi osasungarriei bi proposatzen dizkigu ostegunerako. Goizez herriko hiru zirkuitu inteligenteetan egiten diren paseoetako bigarrena burutuko da. Beti bezala, ekimena herritar guztiei zuzenduta dago, baina bereziki bakarrik bizi diren 50 urtetik gorako pertsonei eta dependentzia duten pertsonak zaintzen dituztenei. Helburuak ariketa fisikoa modu jarraituan egitea bultzatzea eta, kirolean oinarrituta, pertsonen arteko harremanak bultzatzea dira. Komenigarri da programaren barne egotea eta zirkuituan egindakoa erregistratu eta irrati frekuentziaz bidaltzen duen eskuturrekoa edukitzea. Ekimenaren ohiko martxari jarraiki, paseoak ostegunero egingo dira zazpi astez, urriaren 27ra arte, hori barne. 10:00etan emango zaie hasiera Zubiaurre kalean, eta egunean tokatzen den ibilbidea egin ostean, San Pelaio plazako kioskoan bilduko dira parte-hartzaileak, gosari osasungarriaz gozatzeko: fruta bat edo bi eta ur botila bat. Ostegunean, irailak 21ean, Zubiaurre-Karabiaga ibilbidea egingo dute parte-hartzaileek, 3.810 metro luzerakoa, ordu eta erdi inguru betetzea espero dena. Ekimena Ermua-Zaldibar Eguneko Ospitaleko langileek eta Jubilatuen Etxeko boluntarioek zainduko dute uneoro.

Ibilbide nordikoa Ermuko erdigunean

Aurtengo denboraldiko berrikuntza gero eta ezagunagoa den ibilaldi nordikoa edo nordic walking diziplina praktikatzeko aukera izango da. Eskiatzeko erabiltzen diren antzeko bastoien laguntzaz ibiltzean datza ariketa horrek. Keinu horri esker, paseo arrunt batekin baino %20 energia gehiago erretzen da. Gainera, belaunetan eta artikulazioetan karga arintzen da, lepoan eta sorbaldetan tentsioa murrizten da eta irrist egitea ekiditen da.

Athlon enpresak dinamizatuko du ekimena, eta ostegunero egingo da 18:30etik 19:30era Orbe Kardinala plazan hasita. Egingo diren ibilbideak egunean bertan erabakiko dira eguraldiaren eta jende kopuruaren arabera, besteak beste. Lehenengo saioetan, ordea, ekintza era zuzenean egin ahal izateko teknikak irakatsiko zaizkie parte-hartzaileei. Jarduera doakoa da, ez da izena eman behar eta herritar guztientzat zabalik dago. Athlon enpresa arduratuko da ibilaldiak egiteko beharrezkoak diren bastoiak ekartzeaz. Antolatzaileek espero dute 12-20 pertsona biltzea nordic walking ekimenaren lehen edizio honetako saioetan. Aurreko astean sei lagun izan diren esperientzia probatzen eta horrekin gozatzen.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke