Ermua Hiria’ VII. eskubaloi txapelketaren sariak Elgoibarrera eta Errenteriara doaz

27.09.16
Kirolak

‘Ermua Hiria’ VII. eskubaloi txapelketaren sariak Elgoibarrera eta Errenteriara joan dira. Kadeteetan garaile Ereintza izan baita eta jubeniletan Elgoibarko ‘Tecnifuelle’ Sanlo taldea, hurrenez hurren. Errotabarriko E.K.Ekoek finaletara iritsi arren, bigarren izan dira maila bietan partidak galdu ostean. Norgehiagokak azken asteburuan jokatu dira, finalak M.A.Blanco kiroldegian eta hirugarren eta laugarren postuak Betiondoko pistan. Ariane Gayoso eta Nora Mateosek entrenatzen dituzten kadeteak finala galdu egin zuten, txirrinak jo zuenean markagailuak 18 eta 23 adierazten duelarik. Kadeteetan hirugarren lekua Elgoibarko Sanlorentzat izan da eta, aldiz, laugarrena, Atl. Basaurirentzat.

Ander Garcia eibartarrak entrenatzen dituen jubenilak egun eskasagoa izan zuten. Partida galtzeaz gain, amore eman behar izan baitzuten elgoibartarren nagusitasun eta indarra ikusita. Azkenean, markagailua 7 eta 28 izan zen. Galtzen jakitea, kirolaren ikasgai denez gero, hemen aukera. Jubeniletan hirugarren postua Ereintzarentzat izan zen eta laugarrena, ostera ere, Atl. Basaurirentzat. Markagailu eta bizitakoaren datuak @errotabarri Twitterreko kontuan dituzue.

Txapelketak amanera emanen dio aurre denboraldiari partaide izan ditugun ekipoek urriaren lehen asteburuan emango baitiote hasiera Euskal Liga ofizialari. Ekipo eta jokalari hauek aurrerago ere elkarrekin nor baino nor aritu beharko dute berriz, Ligako joan eta etorrikoetan. Asteburuan ezagutu eta elkar mendean hartzen saiatu dira. Guztiak irabazi nahi izan duten arren bakarrik ekipo bat nagusitu izan da. Hortaz, txapelketak bere funtsa bete du lehian hasi aurretik probatzeko, taktika eta estrategia lantzeko eta sasoian dauden edo ez ikusteko balio izan baitie.Eskubaloiaren jaia bizi izan dugu, larunbat nahiz igandean pabilioia bete izan delako. Zortzi partida egun erdian ikusteko aukera izan da.

Herriko alkate Carlos Totorikak, kirol alorreko zinegotzi J. R. Gombauk eta Toki-garapeneko J. C. Abascalek sariak banatu zituzten Errotabarriko Olatz Bouzo presidentearekin batera.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da