Ermua Mugi! programak elikadura eta janari osasungarrien inguruko hiru ikastaro antolatu ditu

06.10.16
Kirolak

Ermuko biztanleen artean bizimodu osasungarriak bultzatzeko lanean jarraitzen du Ermua Mugi! estrategiak. Ostegunero egiten diren jarduera fisikoez gain –ibilaldi osasungarriak eta nordic walking ekimen berria, esaterako-, udazken honetan hiru tailer ezberdin eskainiko dira elikadura eta janari osasungarrien inguruan gehiago ikasteko.

Lehenengo ikastaroa menuen plangintzaren ingurukoa da. Ekimen horretan, parte hartzen duten pertsonek etxean menu osasungarriak prestatzeko erremintak ikasiko dituzte, bai eurentzat, baita familia osoarentzat ere. Bigarren tailerrak elikadura kardio-osasungarria izango du ardatz; aurrez ere antolatu izan dira horrelako ikastaroak Ermuan, eta izandako harrera ona kontuan hartuta, berriro Ermua Mugi!ren agendan sartzea erabaki da. Azkenik, hirugarren tailerra coach nutrizional irekia eta praktikoa izango da. Horren helburua elikadura ohiturak, ariketa fisikoa eta osasun emozionala hobetzea izango da; Ermua Mugi! estrategiaren hiru ardatzak, hain zuzen.

Tailer bakoitzak ordu eta erdiko bi saio izango ditu, eta txanda bakoitzean 10-12 pertsonako taldeek hartuko dute parte. Honakoa da saioen egutegia:

Elikadura osasungarriaren inguruko tailerrak
Tailerra Eguna Ordutegia Lekua
Menuen plangintza
  • Urriak 18
  • Urriak 25
  • 10:00-11:30
  • 15:00-16:30
Lobiano Kultur Gunea
Elikadura kardio-osasungarria
  • Urriak 19
  • Urriak 26
  • 18:30-20:00
  • 18:30-20:00
Lobiano Kultur Gunea
Coach nutrizionala
  • Azaroak 2
  • *
  • 18:30-20:00
  • *
Izarra

(*) Bigarren saioa lehenengoa amaitzen denean zehaztuko da

Ikastaro horien helburua Ermua Mugi! zerbitzuaren erabiltzaileei elikadurari buruzko egiaztatutako informazio zehatza eskaintzea da; horrela, elikagaien eta horiek prestatzeko moduen inguruko ezagutza areagotzen da parte-hartzaileen artean. Gainera, herritarren artean sedentarismo maila murrizteko antolatzen diren ekimenen parte dira ikastaroak, bizitza osasungarria eta aktiboa izateko aukerak eskaintzen baitira.

Tailer hauetan parte hartu ahal izateko, izena eman beharko da Miguel Ángel Blanco udal kiroldegian, ermuamugi@udalermua.net helbide elektronikoan edota 661 642 531 telefono zenbakian.

Mila jarraipen baino gehiago sedentarismoa ezabatzeko

Ermua Mugi! instituzio arteko estrategiak 345 erabiltzaile aktibo ditu egun, eta horiek banakako 1.296 jarraipen izan dituzte ariketa fisikoaren praktika areagotzeko, elikadura eta janari osasungarrien inguruko ezagutza jasotzeko eta osasun emozionala hobetzeko. Zerbitzuko arduradunek adierazi dutenez, Ermua Mugi!ko parte-hartzaileen %23a aktibo izatera pasatzen da, euren ohiturak aldatzen dituzte, eta bizi-kalitateak gora egiten du; horrek guztiak agerian uzten du programaren eraginkortasuna.

Sedentarismoa ezabatzeko bidea luzea da, Ermua Mugi!ko arduradunen hitzetan, baina epe luzeko estrategia dela azaldu dute, “inprobisazio eta esperimentazio askorekin”.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke