Minbiziaren aurkako Martxa solidario jendetsuenak 3500 pertsona baino gehiago bildu zuen

17.10.16
Gizartea

Minbizia ikertzen jarraitzeko eta gaixotasunari aurre egiteko Ermuan antolatu den II. martxa solidarioak hiru mila eta bostehun pertsonatik gora bildu zituen. Ikaragarria, oilo azala jartzeko modukoa. Deskribatu ezina, ez baitago hitzik. Martxa oso jendetsua, bukaezina, hiru mila eta bostehun elastikotik gora bildu zuena. Adin guztietako pertsonek parte hartu zuten, familia osoak: jaio berrietatik hasi eta edadetuetaraino, gurasoen gain, haur-kotxean, makilaz edo gurpil-aulkian eta guzti. Etxeko animaliak baita ere. Eguraldia ere lagun izan zen, ateri egon baitzen, tenperatura ona izanik, epel eta ziku. Laburbilduz, udazken igande goiza gozatzeko eta kirol jarduera egiteko eta aukera paregabea.

Partaide guztiek utzi zuten aletxoa minbiziaren gaixotasunari aurre egiten dieten familia eta pertsonei beren elkartasuna adieraziz. Nolanahi ere, dortsala eta elastikoa zuten hiru mila eta bostehun lagun baino gehiago elkartu ziren atzo Ermuko kaleetan, ekimenarekin bat egiten zutela agerrarazteko eta partaideekin bat egiteko. Martxa aurreikusi bezala eginn zen, inolako gorabeherarik izan gabe eta jai giroa nagusi izanik. Osasun zerbitzuek eta bertaratutako anbulantziek ez zuten inor erietxe edo ospitalera eraman izan behar. Parte hartzea oso altua izan zen, eta horren adierazgarri da martxaren burua Zubiaurretik abiatu Okin Zurira bitartean, Goienkaletik jaitsi, Izelaietarekin bat egiten duen puntura arte, eta hortik Baldespina Markesetik jarraitu eta Probalekura iristen zegoen unean, hainbat jende plazatik irteten zegoela oraindik.

Minbiziaren kontrako Espainiako Elkarteak gure herrian duen boluntario talde eta ordezkaritzak estreinako martxa gainditu dute; iaz baino babes eta partaidetz ahandiagoa lortu dute, egitarau eta jarduerak ere gehitu eta guztia oso ondo atera da, ekimena arrakastatsua suertatuz. Martxak eta ibilaldia kontrolatua izan da, zirkuituak izan dituen hiru mila metro pasatxoetan. Horretarako Gaztela eta Leon Kultur etxeko Atletismo atalaren eskarmentua eta laguntza jaso izan dute, baita herriko Udaltzaingoarena –segurtasuna bermatu baitu- eta gogotik lan egin duten beste pertsona boluntario eta anonimoena. Irulitxak goiza girotu zuen bere musikarekin. Gainera, diziplina eta estilo ezberdinetako erakustaldiak izan genituen, hala nola, aerobic, zumba, edota Tai Chi, Amaia Kapanaga eta Wu Xing gimnasioaren eskutik. Etxeko txikienek tailer desberdinak izan zituzten Eremu Akademiaren eskutik. Parte-hartzaileek errekuperatzeko ur botila eta sagarra izango zuten, EMOEren emandako poltsatxoan. Halaber, Baque Kafe etxeak utzitako hamar otarren zozketak herritarrak adi mantendu zituen plazan.

Jarraian bigarren martxaren argazki bilduma uzten dizuegu, non izugarrizko jendetsa eta giroa izan dela jasotzen den.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du