Badator San Martin azokaren edizio berria

07.11.16
Euskara

Egun batzuk ez dira falta bakarrik San Martin Azoka eguna heltzeko, Ermuko kultur agendako datarik garrantzitsuenetarikoa. Azaroaren 12an, larunbata, Euskal Birusak antolatzen duen San Martin Azokaren XXVII. edizioa ospatuko da.

Ekitaldi herrikoi hori, kaleak festaz eta giroz beteko ditu. Tradizioz jantzita datorren ama-lurrak ematen dizkigun produktuen azokaz gain, hilean zehar programatu diren ekintza ezberdinak girotuko dute hilea.

Azoka goizeko 11:00etan hasiko da, eta postu guztiak zabalik egongo dira, aurten 35 nekazari eta 16 artisau hartuko dute parte, besteak beste. Ordu horretatik aurrera, programako beste hainbat ekintza desberdinei hasiera emango zaie, Alboka Musika Eskolako trikitilari eta txistularien eta Arrasateko gaiteroen kalejirak esate baterako. Ermuko kaleak alaitu eta musikaz jantziko dituzte. Ermuko kaleetatik zehar, goizean goiz, ehun ardi eta bost asto jaitsiko dira Errekalde Auzotik Martxoak 8 plazaraino; Probalekun bi idi egongo dira eta etxeko txikien artean arrakasta duen animali eta hegaztien erakusketa Martxoak 8 Plazan ikusteko aukera izango dute, besteak beste.

Urtero jarraipen handia duen ekintza, txerriaren pisuaren inguruko apustua da. Zenbat pisatzen du aurtengo txerriak? Galdera horri erantzuna eman behar zaio euro baten truke. Saria lortzen den diruaren %70a izango da. Ekintza horretaz gain, herri kirolak izango dira Komentukuan eta Euskal dantzat plazan, Txindurri Txistu eta Dantza taldearen eskutik.

Eguerdiko 15:30ean, merkatu plazan baba jana herrikoia hasiko da eta salmentan jarri ziren ticketak jada agortu direla komentatu dute antolaitzeleek. Arratsaldean Luhartz taldearekin erromeria izango da plazan eta Arrasateko gaiteroak kalejira egingo dute Ermuko kaleetatik zehar. Egunari amaiera emateko, 19:30ean Larraindantza egingo da Orbe Kardinalaren plazan eta txerriko errifa zozketa ere momentuak egingo da.

Bestalde, Euskal Birusa elkarteak gogorarazi du ehun boluntario baino gehiagoren lanari esker dela posible horrelako jaia antolatzea, eta errifarekin, taloekin, edariekin eta pintxoekin biltzen den diru guztia euskara sustatzeko ekimen ezberdinak antolatzeko erabiliko dela.

Eguneko programa osoa esteka honetan topatu dezakezue.

Festa ez da larunbatean amaituko

Hileko ekimen nagusia azaoaren 12an ospatuko den arren, hilabete osoan zehar ekitaldi ezberdinak antolatu dira San Martin Kulturala programaren barnean. Lehenengo jarduera, ostiralean ospatu zen bertso jaialdia izan da. Horretaz gain, datorren astean, hilak 14, Gaztañerre festa ospatuko da eta ostiralean, hilak 18, Ruper Ordorikaren kontzertua. Sarrerak 10 euroren truke daude salgai Lobiano Kulturgunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota Antzokiko leihatilan.

Ekitaldi horretaz gain, kontzertu, ikuskizun eta ospakizun ugari egongo dira datozen asteetan, azaroan Ermua kulturaz blai izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko