'Oinarrizko Sukaldaritza Lanen' ikastaro berriak 15 pertsona bildu ditu
Udaleko Gizarte Zerbitzuek ‘Oinarrizko Sukaldaritza Lanak’ ikastaroaren edizio berri hasi dute, laugarren urtez jarraian. Toki-Garapen Alorrarekin elkarlanean sortutako programa da, eta atzoko astelehenean hasi zen, azaroaren 7an, 15 parte-hartzailerekin.
Gizarteratzeko eta lan munduan sartzeko bideak eraikitzeko ahaleginetan dauden Ermuko pertsonei zuzenduta dago ikastaroa. Helburua parte-hartzaileei sukaldaritzaren oinarrizko ezagutzak eskaintzea da, enplegua lortzeko aukera gehiago izan ditzaten.
Programak biltzen dituen eduki teorikoak eta praktikoak ‘Sukaldaritzako Oinarrizko Lanak’ profesionaltasun-ziurtagirian jasotako berberak dira, lehenengo kualifikazio mailakoak. Hiru trebakuntza atal hauek lantzen dira:
- Sukaldaritzako arauak eta baldintza higieniko eta sanitarioak ezagutzea, elikagaiak manipulatzeko ikastaroa barne.
- Oinarrizko eta gutxieneko lanak sukaldean; sukaldaritza gaiak prestatzen laguntzea.
- Plater konbinatuak eta aperitiboak prestatzen ikastea.
Ikastaroak 245 ordu ditu guztira: 190 ostalaritzako ezagutza eskuratzeko, 49 taldeko tailerrak lantzeko, eta 6, aldiz, elikagaiak manipulatzen ikasteko. Aurreko edizioetan bezala, Josu Mugerza Elgoibarko San Miguel gaineko Belaustegi jatetxeko sukaldaria izango da irakaslea.
Ikastaroa Txalaparta elkarte gastronomikoan eskaintzen da, Udalari lekua utzi baitio klaseak eman ahal izateko. Parte-hartzaileak astelehenetik ostiralera bitzen dira 9:15etik 13:45era, eta 2017ko otsailaren 20an amaituko dute formazioa.
Zeharkako formazioa
Aurreko edizioetan bezala, ostalaritzarako formazioarekin batera, parte-hartzaileek lanerako orientazioa jaso eta enplegurako erreminta eta errekurtso praktikoak ikasiko dituzte. Beatriz Avila Gizarte Zerbitzuetako langilea arduratuko da atal horretaz, eta 20 orduko iraupena izango du.
Gainera, esperientzia pilotu gisa, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunean sentsibilizatzeko zeharkako formazioa prestatu da Berdintasun Alorrarekin eta Immigrazio Zerbitzuarekin elkarlanean.
Ikastaro horrekin parte hartzen duten emakumeen jabetza sustatu nahi da, berdintasunaren alde gizonen inplikazio handiagoa bultzatzeko. Biltzen Eusko Jaurlaritzaren Integrazio eta kulturarteko bizikidetasun zerbitzuak emango du, lan eremuan emakumeen indartzeari dagokion atala eta kulturen arteko konpetentzia saioak.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du